Narcisa Amália de Campos, Narcisa Amália izenez ezagunagoa, (São João da Barra, 1856ko apirilaren 3aRio de Janeiro, 1924ko ekainaren 24a) brasildar poeta eta kazetaria izan zen[1], herrialdeko lehen emakume kazetari profesionala[2].

Narcisa Amália
Bizitza
JaiotzaSão João da Barra1856ko apirilaren 3a
Herrialdea Brasil
HeriotzaRio de Janeiro1924ko ekainaren 24a (68 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta eta kazetaria

Bizitza

aldatu

Jácome de Campos poetaren eta Narcisa Inácia de Campos maistraren alaba, São João da Barran jaio zen 1856an. Jaioterrian bizi zela, aitak erretorika irakatsi zion, eta Joaquim Francisco da Cruz Paula apaizak latina eta frantsesa[3].

11 urterekin Resendera joan zen familiarekin. 14 urte zituela, João Batista da Silveira artistarekin ezkondu zen, eta handik urte batzuk geroago banandu ziren. 1880an berriro ezkondu zen Francisco Cleto da Rocharekin, baina ezkontza honek ere ez zuen asko iraun. Senarrak hirian zabaldutako zurrumurruen ondorioz, Resende utzi behar izan zuen[4].

Egile frantziarren ipuinak eta saiakerak itzultzen hasi zen, besteak beste, George Sanden eta Gaston de Saportaren idazlanak. 1872an Nebulosas liburua argitaratu zuen. Lanak oso harrera ona izan zuen, eta Machado de Assisek eta Petri II.ak ere iruzkinak egin zituzten[5].

Zurrumurruez nekatuta, São Cristóvãora joan zen 1889an, 33 urte besterik ez zituela. Literatura-jarduera oro alde batera utzi eta eskola publiko batean hasi zen irakasle[6]. 1884ko urriaren 13an, emakumeei zuzendutako hamabostekari txiki bat sortu zuen, Gazetinha izenekoa.

72 urterekin hil zen Rio de Janeiron, 1924ko ekainaren 24an. Hil zenerako, itsua zen eta diabetesa eta mugikortasun urria zituen[5]. Rio de Janeiroko São João Batista hilerrian lurperatu zuten[4].

Narcisa Amália hil ondoren, bere lanak ia ahaztuta geratu ziren[5].

Omenaldiak

aldatu

Resendeko kale batek eta Guaratibako eskola publiko batek Narcisa Amáliaren izena daramate[7][8].

2013an, São João da Barrako Udalak Narcisa Amália ohorezko ziurtagiria ezarri zuen, hirian nabarmendu ziren hainbat lanbidetako emakumeei ematen zaien saria[9].

2022ko apirilaren 6an, Udal Hezkuntza eta Kultura Sailak Narcisa Amáliaren omenezko kafe literarioa bultzatu zuen[9].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Portugesez) «Narcisa Amália de Campos (1852-1924)» Mulher 500 (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  2. (Ingelesez) Dijk, Teun a Van. (2020). Antiracist Discourse in Brazil: From Abolition to Affirmative Action. Lanham: Rowman & Littlefield, 68 or. ISBN 978-1-7936-1548-0..
  3. (Portugesez) Faedrich, Anna. (2017). «Narcisa Amália, poeta esquecida do século XIX» Soletras 2: 237-252..
  4. a b (Portugesez) «Narcisa Amália de Campos» Fiocruz Biografias (Noiz kontsultatua: 2018-01-02).
  5. a b c (Portugesez) Domingos de Lima, Juliana. «Narcisa Amália: a poeta, jornalista e abolicionista que você não conhece» Conrovérsia 2017-09-20 (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  6. (Portugesez) «A poetisa de Resende que encantou D. Pedro II e os intelectuais da época» Diário do Vale 2015-11-08 (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  7. (Portugesez) «Poetisa Narcisa Amália, 156 anos» Arquivo Histórico Municipal de Resende 2009-04-03 (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  8. (Portugesez) «Escola Municipal Narcisa Amália» E. M. Narcisa Amália 2013-08-08 (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  9. a b (Portugesez) «Narcisa Amália de Campos (1852 – 1924)» Memória Feminista Antirracista (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).

Kanpo estekak

aldatu