Nadežda Petrović (serbieraz: Надежда Петровић; Čačak, Serbiako Erresuma, 1873-Valjevo, Serbiako Erresuma, 1915) XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako serbiar margolari garrantzitsuentzat hartzen da. Serbiako fauvistarik ospetsuentzat ere hartzen da.[1]

Nadežda Petrović

(1909)
Bizitza
JaiotzaČačak1873ko urriaren 12a
HerrialdeaSerbiako printzerria
 Serbiako Erresuma
BizilekuaČačak
Munich
Belgrad
HeriotzaValjevo (en) Itzuli1915eko apirilaren 3a (41 urte)
Hobiratze lekuaNovo groblje (Belgrad)
Heriotza moduaberezko heriotza: Tifusa
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakserbiera
Irakaslea(k)Dimitrije Andrejević (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakarte-kritikaria, margolaria eta artista bisuala
Jasotako sariak
KidetzaCircle of Serbian Sisters (en) Itzuli
Mugimenduaespresionismoa
fauvismoa

Biografia

aldatu

1884an, bere familia Čačaketik Belgradora aldatu zen, non Nadeždak 1891n goi mailako hezkuntza amaitu zuen. 1892tik 1897ra marrazketa ikasi zuen eta 1898an artea ikasten hasi zen Munichen (Alemania), Anton Ažbe eskola pribatuan. Bere lehenengo bakarkako erakusketa 1900. urtean egin zuen, Belgradon. Bere ekarpenak funtsezkoak izan ziren Jugoslaviako I. Arte Erakusketa antolatzeko. 1901 eta 1912 bitartean Liubliana, Paris, Zagreb eta Erroman erakutsi zituen bere lanak. 1912an bere ikasketa estudio propioa ireki zuen eta Jugoslaviako IV. Arte Erakusketan parte hartu zuen. Bere estudioak iraupen laburra izan zuen, zeren eta, 1914an Lehen Mundu Gerrara borondatezko erizain bezala joan zen, non, beste soldadu asko bezala, 1915ean sukar tifoideaz hil zen. Bere estudioaren bigarren aldian zehar, bere ikasleei elkartasun idealak eta bakearen aldeko borroka transmititzen saiatu zen.

Serbian bakarrik lan eginez, bere lana garaiko munduko artearen mailarik gorenera eraman zuen. Bere lana, Europako espresionismoarekin bat etorriz, bere lanean abstrakzioak sartzeagatik ere nabarmendu zen. Bere lanetan azalera handiak dira nagusi, eta kolore gogokoenak gorri beroa eta berdea izan zituen. Bere lana bere bizilekuaren araberako garaietan banatzen da: Municheko aroa (1898-1903), Serbiako aroa (1903-1910), Parisko aroa (1910-1912), eta gerraren garaia (1912-1915). Bere bizi-indarra eta kemena agerian geratzen dira bere obra askotan.

Bere aurpegia 200 dinar serbiarren billeteetan agertzen da, Serbian legezko billeteetan agertzen den lehen emakumea delarik.

Erreferentziak

aldatu
  1. web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).

Kanpo estekak

aldatu