Mycena polygramma Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Bere haragi urriak eta usainak, sukaldean ez erabiltzera gonbidatzen dute.

Mycena polygramma
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaMycena
Espeziea Mycena polygramma
Gray, 1821
Mikologia
 
orriak himenioan
 
kono-formako txapela
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: Elastikoa, izurtua, luzetarako zimur nabarmenak izaten ditu, 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran kanpai-itxurakoa, gero ganbil-laua titi zabal batekin. Kolore arrea, arre-grisaxka argiagoa edo ilunagoa, lehoi kolorekoa eta baita zurixka ere.

Orriak: Sabeldun samarrak. Kolorea: zurixkak edo grisaxkak, bukaeran arrosaz zikin daitezke.

Hanka: Luzea, gris-arrexka edo gris-zilar kolorekoa, ildaskatu samarra luzetara.

Haragia: Fina gozoa eta usain leunekoa.[2]

Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, "vitis" hitzetik, xirmendu, esan nahi du. Oin oso luze, mehe eta malguari egiten dio erreferentzia. Polygramma epitetoa grekotik dator, oso, esan nahi duen "polys" hitzetik eta lerroa, marra, esan nahi duen "gramma" hitzetik. Hanka fin-fin marratua duelako.

Jangarritasuna aldatu

Ez du interes gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Mycena galericulata delakoarekin nahas daiteke, honek oin leuna du, ildaskatu gabea, eta irin usaina, batez ere zanpatzean.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean, hostogalkorren motzondoetatik gertu taldeak osatzen.[5]

Banaketa eremua aldatu

Europa. Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Kazakhstan, Mongolia, Japonia, Australia

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 276 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 285 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 274 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 184 or. ISBN 84-282-0865-4..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu