Kanpaitxo errotaria (Mycena galericulata) Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Muskarina toxikotasuna ez izan arren (Mycena pura eta Mycena rosea delakoek badute), haragiaren kalitatea txarra da.

Kanpaitxo errotaria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaMycena
Espeziea Mycena galericulata
Gray, 1821
BasionimoaAgaricus galericulatus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
kono-formako txapela
 
himenioa sabeldua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 2 eta 6 cm arteko diametrokoa. Malgua, erradialki zimurtua, hasieran kanpai itxurakoa, gero pixkanaka ireki egiten da, ertzak altxatu egiten dira, erdialdean titi bat duela, gris-arre edo arre-lehoi kolorekoa. Ertza ildaskatua.

Orriak: Zabal, lehenengo zuri-grisaxkak, gero arrosak, zahartzean zain askorekin.

Hanka: 2 eta 7 cm arteko luzerakoa, arrexka, zurruna, zaila.

Haragia: Tentea, Irin usain eta zaporekoa.[2]

Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa, "vitis" hitzetik, xirmendu esan nahi du. Oin luze mehe eta malguari egiten dio erreferentzia. Galericulata epitetoa ere latinetik dator, "galericulum" hitzetik, txapela, birreta, esan nahi du. Kapelaren formagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Sukaldaritzarako interesik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Nahastezina. Titidun kapelak, arrexka koloreak, erradialki zimurtsua eta bere malgutasunak; orriak lehenik grisaxkak, gero arrosak, eta irin usainak, espezie hau sailkatzen laguntzen dute.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Sarritan aurki daiteke udaberritik udazkenera arte, hostozabalen motzondoetan.[5]

Banaketa eremua

aldatu

Mundu osoan.

Galeria

aldatu

Erreferentzia

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 273 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 270 or. ISBN 84-87997-86-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 281 or. ISBN 84-282-0540 (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 184 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

aldatu