Muru Astrain
- Artikulu hau Zizur Zendeako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Muru».
Muru Astrain[1] Nafarroa Garaiko erdialdean dagoen Zizur Zendea udalerriko kontzeju bat da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 58 biztanle ditu.
Muru Astrain | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Zizur zendea |
Posta kodea | 31190 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°45′58″N 1°44′33″W / 42.76608°N 1.74242°W |
Demografia | |
Biztanleria | 75 (2020) |

Demografia eta biztanleria
aldatu2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
47 | 47 | 44 | 53 | 56 | 58 | 59 | 58 |
Historia
aldatuMuru Astrainek garrantzi handia izan du Zizur Zendearen historian; izan ere, mendeetan, Zendea osoko batzarrak biltzen ziren tokia eta egoitza izan zen. Batzar horiek Doneantsu[2] ermitan biltzen ziren, Nuingo herri husturen antzinako parrokian, 1960ra arte bertan jendea bizi baitzen.
K.a. 700. urtean, geroago San Zoilo ermita izango zenaren inguruan, Burdin Aroan bizi izan ziren lehen biztanleak eta Sansol izeneko lekuan, nekropolia aurkitu zuten[3].
Herri horretan ermita ugari izan dira: Santa Eulalia eta aipatutako San Zoilo eta Doneantsu. XVI. mendean, hango biztanleek petxak ordaintzen zizkioten Iranzuko monasterioari eta haiekin tira-bira ugari izan zituzten.
Kontzejuak eliz gotiko bat du, San Estebanekoa, eta bere jaiek abuztuko lehen astean izaten dira.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindiaren izendegia.
- ↑ Doneantsu - Pertsona-izenak - EODA. Euskaltzaindia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Castiella, Amparo. (1991-1992). «Consideraciones sobre el poblado y necrópolis de Sansol (Muru-Astrain, Navarra). Campaña 1988» Trabajos de arqueología Navarra 10: 225-317. ISSN 0211-5174..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Muru-Astráin» Ayuntamiento Cendea de Cizur / Zizur Zendeako Udala (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
Ikus, gainera
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
Kanpo estekak
aldatu
Zizur Zendea | ||
---|---|---|
Astrain | Baternain | Eriete | Gatzolatz | Gendulain | Larraia | Muru Astrain | Sagues | Undio | Zarikiegi | Zizur Txikia |