Munitibar
Munitibar[4] (izen ofiziala Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz) Bizkaiko ekialdeko udalerri bat da, Lea-Artibai eskualdekoa. 24,5 km² ditu eta 462 biztanle zituen 2016. urtean. Lau auzune nagusi ditu, Arbatzegi eta Gerrikaitz hiriguneez gain: Berreño-Aldaka, Uriona, Gerrika eta Totorika.
Munitibar | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Matxinena baserria | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Lea-Artibai | ||||||||||
Izen ofiziala | Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz | ||||||||||
Alkatea | Arkaitz Goikoetxea Etxebarria (EH Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | 48381 | ||||||||||
INE kodea | 48007 | ||||||||||
Herritarra | munitibartar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°15′23″N 2°35′41″W / 43.2564°N 2.5948°W | ||||||||||
Azalera | 24,07 km² | ||||||||||
Garaiera | 200m - 1.026 metro | ||||||||||
Distantzia | 39 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 470 (2023) −3 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,2 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 19,9 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 18,41 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 50 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 78,18 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % -3,26 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 7,81 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 91,25 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 76.47 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.munitibar.org |
Historia
aldatuHistorikoki Arbatzegi elizatea zen eta Gerrikaitz uria edo hiribildua; horren hurbil egonda, Lea ibaiak baino ez ditu banatzen.
Gerrikaitz hiria 1366an sortu zuen Tello kondeak, Monditibar izenarekin.[5]
1883an, bi herriak batu ziren, eta Munitibar izena hartu zuten udalerri osorako.
Geografia
aldatuIngurune naturala
aldatuMunitibar Lea ibaiak zeharkatzen du, eta Oiz mendiaren iparraldeko magalean dago. Udalerriaren punturik garaiena Oiz mendiaren tontorra bera da (1.036 m) eta baxuena, berriz, Lea ibaiaren ibarra udalerria uzten duenean iparraldetik (140 m).
Gernika eta Markina lotzen dituen errepidean dago herrigune nagusia. Bilbotik 38 kilometrora dago.
Auzoak
aldatuHerria honako auzoek osatzen dute: Arbatzegi, Berreño, Gerrika, Gerrikaitz eta Totorika.
Demografia
aldatuNekazaritza giroko herria izanik, 1960ko hamarkadatik aurrera munitibartar askok inguruko hiri industrializatuagoetara jo zuten, eta biztanleen herena izatera iritsi zen. Eskualde osoan gehien hustu zen herria da Munitibar. XXI. mendearen hasieran populazioa galtzeari utzi zion eta ordutik 400 biztanle inguruan mantentzen da. 2019. urtean 457 biztanle zituen. Horietatik %21,88k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoen kopurua %7,44 zen.[6]
Udalerriko biztanleria |
---|
Munitibar herriko biztanleria |
---|
Ekonomia
aldatuIndustriak ez dauka ia pisurik herri honen ekonomian, %1,3 da bakarrik. Zerbitzuek, aldiz, %82,7 suposatzen dute. Lehen sektoreak %11,5 eta eraikuntzak %4,5.[6]
Politika
aldatu2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Euzko Alderdi Jeltzaleko Javier Artaetxebarria hautatu zuten Munitibarreko alkate.
2015eko udal hauteskundeetan EH Bilduko hautagaitzak irabazi zuen, Arkaitz Goikoetxea alkate hautatua izan zela.
2015eko udal hauteskundeak
aldatuMunitibarko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24 |
2011ko maiatzaren 22 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
EH Bildu* | 4 / 7 |
3 / 7 |
|||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 3 / 7 |
4 / 7 |
|||
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen. | |||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bildu 164 boto eta EAJ 109 boto.[7] Arkaitz Goikoetxea Etxebarria izendatu zuten alkate berriro.[8]
Kultura
aldatuOndarea
aldatu- Gerrikaizko Andra Mari parrokia: XV. mendean sortua, XVI. mendean egin zuten eliza berria, eta 1847an berriztu eta zabaldu egin zuten.[9]
- Bengola natur energia interpretazio zentroa: energia berriztagarriei eta Lea ibarreko ondasunei buruzko interpretazio zentroa.[10] XIV. mendeko bi burdinolaren aztarnak daude bertan.[11]
Euskara
aldatuMunitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzeko euskara Lea-Artibaiko hizkerari[14][15] dagokio. Eskualde hau ia erabat euskalduna da. 1996ko datuek adierazten dutenez, urte horretan biztanleen % 88 euskalduna zen. Batez beste, urte hartako erroldak biltzen zituen 26.421 biztanleetatik 22.895ek euskalduntzat zuten euren burua, 2.136k ia euskalduntzat eta 1.210ek erdalduntzat.
Argazki galeria
aldatu-
Bengola Parkea
-
San Bizente eliza
-
Bengola parkea
-
Airetiko ikuspegia
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ Euskaltzaindia: 145. araua: Bizkaiko herri izendegia.
- ↑ «GERRIKAITZ - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
- ↑ a b «Web Eustat. Datos Estadísticos de Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
- ↑ www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
- ↑ «Munitibar Arbatzegi Gerrikaitz - Udala - Udala» www.munitibar.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
- ↑ «LeaArtibaiTurismoa» www.leaartibaiturismo.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
- ↑ «Lea Ibarra - Bengola Natur Energia Interpretazio Zentroa Proiektua» www.leaibarra.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
- ↑ «LeaArtibaiTurismoa» www.leaartibaiturismo.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
- ↑ Ahotsak Ahozko Ondarea. (2018-03-22). Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzeko ahotsak. (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
- ↑ «Lea-Artibaikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-15).
- ↑ «Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |