Munduaren azken muturreko faroa

Munduaren azken muturreko faroa (frantsesez "Le Phare du Bout du Monde") Jules Verne frantziar idazleak idatziriko abenturazko eleberri bat da. 1901ean Vernek eleberriaren lehenbiziko zirriborroa idatzi zuen, eta 1905ean jada hura hil zela Magasin d'Éducation et de Récréation aldizkarian atalka abuztuaren 15tik abenduaren 15a arte eta uztailaren 29an osoki bilduma batean argitaratu zen.

Munduaren azken muturreko faroa
Verne-majak-fronti.jpg
Lehen argitalpenaren azala.
Datuak
IdazleaJules Verne (1905)
Argitaratze-data1905
GeneroaAbenturazko eleberria
Jatorrizko izenburuaLe Phare du Bout du Monde
Hizkuntzafrantsesa
ArgitaletxeaPierre-Jules Hetzel (en) Itzuli
Herrialdea Frantzia
IlustratzaileaGeorge Roux (en) Itzuli
BildumaBidai harrigarriak
ISBN978-1-58963-094-9
OCLC51686954
Euskaraz
IzenburuaMunduaren azken muturreko faroa
ItzultzaileaKarlos Zabala
Argitaratze-data1981
BildumaItzul saila
Orrialdeak156
ISBN9788485485840

1981ean Karlos Zabalak euskarazko itzulpena Elkar argitaletxean argitaratu zuen.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Argentinako Patagoniako biztanlerik gabeko Estatuen uhartean, Hornos lurmuturratik hurbil, Ozeano Atlantikoa eta Ozeano Barearen urek bat egiten duten lekuan, Kongre zitala buru duen pirata taldea bizi da. Pirata hauek bertan hondoratu edo lurjotako ontziak erasotu ohi dituzte.

Argentinako Gobernuak inguru hartan itsasargia eraiki eta martxan jartzean (gaur egun Munduaren azken muturreko itsasargia deitua) piraten bizimodua desagertzeko arriskuan egongo da. Itsasargiak hiru zaindari ditu, piratek haietako bi hil eta hirugarrena haiengandik ezkututatzea lortu eta bizirik aterako da, Vázquez, zaindariburua. Hortik aurrera Vázquez ausartak urruneko leku isolatu honetan nola edo hala bizirik mantentzen saiatuko da, era berean gaizkile taldeen gaiztakeriak amaitzeko modua topatu beharko du.

Gerora, John Davisek, eskoziar jatorriko estatubatuar naufragoa, Vázquezi piraten aurkako borrokan lagunduko dio.

PertsonaiakAldatu

  • Vázquez: argentinarra, 47 urte, itsasargizain burua.
  • Felipe: argentinarra, 40 urte, itsasargizaina.
  • Moriz: argentinarra, 37 urte, itsasargizaina.
  • John Davis:estatubatuarra, Century ontziko naufragoa, Vázquezen adiskidea.
  • Kongre: jatorri ezezaguna, Estatuen uhartean ezarritako hamabost piratez osatutako taldearen buruzagia.
  • Carcante: txiletarra, taldeko bigarrena agintean.
  • Vargas: txiletarra, taldeko arotza.
  • Lafayette: argentinarra, Santa Fe ontziko kapitaina.
  • Riegal: argentinarra, Santa Fe ontziko bigarrena agintean.

ZinemaAldatu

1971n eleberrian oinarrituako The Light at the Edge of the World filma oinarritu zen, Kevin Billingtonek zuzendu eta Yul Brynner, Kirk Douglas, Samantha Eggar eta Fernando Rey aktoreek antzeztua.

Ikus, gaineraAldatu


Kanpo estekakAldatu