Sasikarraspina
Sasikarraspina (Morchella semilibera edo Mitrophora semilibera) Morchellaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sasikarraspina | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Pezizomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Pezizales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Morchellaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Morchella | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Morchella semilibera DC., 1805 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Jateko ona, baina ez beste Morchella espezieak bezain mamitsua. Luzaroan egoztea komeni da, toxinak eta usain txarra kentzeko. Hobe oina kentzea, kapelatik erraz bereizten da eta.
DeskribapenaAldatu
Kapela: 3 eta 6 cm artekoa. Hutsa, konikoa, beheko erdia libre, arre-lehoi kolorekoa edo marroi-grisaxka, luzetarako zain beltzaxkez apaindua, zeharkako zainek eta zain zeiharrek elkartua, albeolo irregularrak osatuz.
Hanka: Hutsa, zurixka, luzanga, zilindrikoa, zimurtsua eta ildaskatua.
Haragia: Zurixka edo okre zurbil kolorekoa, gogorra, hauskorra, zapore eta usain nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Morchella terminoa "morchel" hitzetik dator, onddoetarako alemaniar hitz zahar batetik.
JangarritasunaAldatu
Jateko ona baina, beste Morchella batzuk baino haragi gutxiago du eta kaskarragoa da. Ondo egosi gabe ez kontsumitzea gomendatzen da.[3]
Nahasketa arriskuaAldatu
Verpa bohemica delakoarekin nahas daiteke.[4]
Sasoia eta lekuaAldatu
Udaberrian, zumarren eta antzeko beste zuhaitz batzuen ondoan, hezeguneetan eta itzaletan.[5]
Banaketa eremuaAldatu
Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Europa, Turkia, Errusia, Japonia eta Myanmar.
ErreferentziaAldatu
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 722 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 542 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 326 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas.. Diputacion foral de vizcaya, 473 or. ISBN 84-505-1806-7..