Gneiss

Arroka metamorfikoa, kuartzo eta feldespatozko geruzak mika eta anfibolezko geruzekin txandakatzen direna
Gneiss
Laguntza:Arroka infotaula irakurtzeko eraMineral infotaula irakurtzeko era
Gneiss
Arroka metamorfikoa
Dentsitatea 2,867[1] g/cm3


Gneissa gradu altuko arroka metamorfiko arrunt bat da. Bere protolitoa arroka sedimentario edo igneo bat izan daiteke. Foliazio handia erakusten dute eta berkristaltzea nabarmena da, baina ez dute mika, klorita edo mineral distiratsurik erakusten kantitate handitan. Arroka igneoetatik datozenean granito gneiss, diorita gneiss... izendatzen dira. Hala ere, konposaketaren arabera erakusten duten mineral indizearen arabera izenda daitezke (granate gneiss, biotita gneiss...).

Arroka igneo batetik eratorriak direnean, orokorrean, ortogneiss izena ematen zaie eta arroka sedimentario batetik datorrenean paragneiss izena.

Feldespato kristal handiak dituztenean Augen gneiss izena ematen zaie.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu