Mont Blanceko tunela

Mont Blanceko tunela (frantsesez: Tunnel du Mont-Blanc; italieraz: Traforo del Monte Bianco) Alpeetan dagoen tunel bat da, errepide bidez Frantzia eta Italia elkartzen dituena, Mont Blanc mendi ospetsuaren azpian.

Mont Blanceko tunela
France–Italy border
Chamonix - Mont Blanc Tunnel Entrance.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Auvernia-Rodano-Alpeak
Departamendua Savoia Garaia
Koordenatuak45°54′05″N 6°51′39″E / 45.90139°N 6.86083°E / 45.90139; 6.8608345°54′05″N 6°51′39″E / 45.90139°N 6.86083°E / 45.90139; 6.86083
Altitudea1.274 m eta 1.381 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Closure1999ko martxoaren 24a - 2002ko martxoaren 9a
Fire of the Mont Blanc tunnel1999ko martxoaren 24a - 1999ko martxoaren 26a
Inaugurazioa1965eko uztailaren 19a
Kudeatzailea[[]]
[[]]
Erabileraerrepidea
Dimentsioak11,611 (luzera) km
Gurutzatzen duAlpeak
Eramaten duRoute nationale 205 (en) Itzuli, State road 26 dir (en) Itzuli, E25 europar bidea eta Route nationale 506a (en) Itzuli
Atalakerrei: 2
tube (en) Itzuli: 1
Webgune ofiziala

Tuneletik gertu dauden bi hiririk ezagunenak, Frantziaren aldetik Savoia Garaia departamenduko Chamonix eta, Italiaren aldetik, Aostako Harana probintzian dagoen Courmayeur dira. 1957an hasi eta 1965ean amaitu zen. 11,6 kilometroko luzera eta 8,6 metroko zabalera du, eta mendiaren azpitik igarotzen da aipaturiko bi hiri hauen artean. Alpeak zeharkatzen dituen ibilbiderik nagusienetakoa da, bereziki Italiarentzat, berau erabiltzen duena bere salgai guztien herena Europa iparraldera garraiatzeko.

Bere tragedia handiaAldatu

1999ko martxoak 24an, tunelean su hartutako kamioi belgikar batek, Europako tragedia automobilistikorik handienetako bat sortu zuen. Sua, tunelaren barnean zegoenez, berehala hedatu zen, aurrean topatzen zuen erregai guztiari su emanez. Berebiziko sute bat gertatu zen, eta, suhiltzaileek, 53 ordu eman behar izan zituzten sua itzaltzeko. 39 pertsona hil ziren, horietatik gehienak, euren kotxeen barnean erraustuta, beste batzuk, oinez ihes egin nahian.

Kanpo estekakAldatu