Narbal

Monodon generoko espeziea da, Artiko eta Atlantiko ozeanoetako itsasoetan bizi dena
Monodon» orritik birbideratua)

Narbala (Monodon monoceros) Monodontidae familiako zetazeoa da, Artiko eta Atlantiko ozeanoetako itsasoetan bizi dena. Monodon generoko espezie bakarra da, eta belugarekin batera monodontidae bakarrak.

Narbal
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaMonodontidae
GeneroaMonodon (en) Monodon
Espeziea Monodon monoceros
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia1 urte
Masa80 kg (pisua jaiotzean)
Kumaldiaren tamaina1
Genomaren kokapenaensembl.org…

Arrek letagin kiribildu eta luzea dute, bi metrokoa eta hamar kilogramokoa izan daitekeena. Adituek zentzumen-errezeptore bat dela uste dute. Nahiz eta ezpainetatik ateratzen zaien letagina izan, adarra dirudi. Horregatik esaten diote, itsasoko adarbakarra.

Itsas ugaztun haragijaleak dira. Dieta murritza dute eta neguan elikatzen dira, batez ere. Bakailua, txibiak eta fletana dira bere dietaren oinarria. Horiek harrapatzeko uretan murgiltzen dira; oso urpekari onak dira.

Bibiparoak dira. Emeak 15,3 hilabetez izaten dira kumedun. Aldiro, kume bakarra jaio ohi da, gutxi batzuetan bizkiak ere jaio arren.

Erreferentziak aldatu


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.