Ireki menu nagusia

Miren Uzkudun Tapia (Asteasu, Gipuzkoa, 1922) Euskal erraketista profesionala izan zen, 18 urtez. Pilota munduan Asteasu goitizenez ezaguna.

Miren Uzkudun
Bizitza
Jaiotza Asteasu1922  (96/97 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak pilotaria
Izengoitia(k) Asteasu

BiografiaAldatu

Miren, umetan beti ibiltzen zen pilotalekuaren bueltan eta 1936ko Gerra Zibilak ere parte handia izan zuen bere erabakian. Hamar senide ziren. Lehenengo bostak Frantziara alde egin zuten, han zuten osaba batengana eta han bizi izan ziren, bueltatzerik ez zuten-eta. Neba bat gudari joan zen eta familia osoa erabat sakabanatuta egon zen luzaroan. Aita udaletxeko idazkaria zen eta kartzelan sartu zuten. Eta horrela geratu ziren sakabanatuta eta lanik gabe. Zerbait egin beharra zegoen eta Mireni ikastea ez zitzaionez asko gustatzen, Tolosara erraketan entrenatzera joaten hasi nintzen.[1] Bi hilabetez entrenatzen aritu eta Madrilera jokatzera joateko aukera izan zuen, Iberia izeneko frontoi berri batera. Han egin zuen debuta 18 urte zituela. Bi urtez aritu zen Madrilen eta, handik aurrera hamahiru pilotalekutan aritu zen; Donostia, Bartzelona, Logroño, Valentzia, Tenerife, Las Palmas, Mexiko, Kuba, berriz Bartzelona eta, azkenean, Madrilen bukatu zuen. 1960. urtean esan zion agur erraketari. [2]

OmenaldiaAldatu

  • 2013ko ekainaren 8an Irurako Frontoian VII. Emakumea Pilotari Egunean omendu zuten, zenbait erraketistarekin batera. [3]
  • 2017an omenaldia egin zioten Hernanin. [4]

ErreferentziakAldatu