Eraztunen Jauna: Bi dorreak
Eraztunen Jauna: Bi dorreak (ingelesez: The Lord of the Rings: The Two Towers) 2002ean Peter Jacksonek zuzendutako fantasiazko filma da, J. R. R. Tolkienen Eraztunen Jauna liburuan oinarrita. 2001eko Eraztunaren Elkartea eta 2003ko Erregearen Itzulera filmekin batera Eraztunaren Jaunaren trilogia sortu zuen.
Argumentua
aldatuEraztunaren Elkartea filmaren argumentu aurrera eramanez, pelikulak hiru lerro nagusi jarraitzen ditu: Frodo eta Sam bere ibilbidean darraie Mordorren Boterearen Eraztuna suntsitzeko eta Gollum antzinako jabea topatzen dute. Aragorn, Legolas eta Gimlik Rohan bisitatzen dute Gandalf berpiztuarekin batera, Helm Leizearen batailan borrokatu baino lehen. Bitartean, Merry eta Pippin hobbitek ihes egin eta Entak topatzen dituzte.
Pertsonaiak
aldatu- Elijah Wood: Frodo Zorrozabal
- Sean Astin: Samwise Gamgee
- Viggo Mortensen: Aragorn
- Ian McKellen: Gandalf Zuria
- Dominic Monaghan: Meriadoc Brandybuck
- Billy Boyd: Peregrin Took
- Orlando Bloom: Legolas
- John Rhys-Davies: Gimli
- Andy Serkis: Gollum
- Bernard Hill: Théoden
- Miranda Otto: Éowyn
- Karl Urban: Éomer
- David Wenham: Faramir:
- Christopher Lee: Saruman
- Brad Dourif: Gríma Wormtongue
- John Leigh: Háma
- Hugo Weaving: Elrond
- Cate Blanchett: Galadriel
- Liv Tyler: Arwen
- Bruce Hopkins: Gamling
- Craig Parker: Lóriengo Haldir
- John Bach: Madril
Bertsio luzatuan agertzen direnak:
- Sean Bean: Boromir
- John Noble: Denethor
Sariak
aldatuFilmak 2 Oscar irabazi zituen (6 izendapenetik): soinu edizio onenari eta efektu berezi onenei hain zuzen ere.
Gainera hiru BAFTA lortu zituen.
Kanpo estekak
aldatu
J. R. R. Tolkienen Eraztunen Jauna | |
Filmak: | Eraztunaren Elkartea | Bi dorreak | Erregearen Itzulera |
---|---|
Pertsonaia nagusiak | |
Hobbitak: | Frodo | Sam | Merry | Pippin | Bilbo |
Gizonak: | Aragorn | Boromir | Faramir | Denethor | Theoden | Eowyn | Eomer |
Besteak: | Gandalf | Legolas | Gimli | Arwen | Elrond | Galadriel | Bizarbola |
Etsaiak: | Sauron | Saruman | Suge Mihi | Gollum | Errege Aztia |