Min (egiptoar jainkoa)

Min, ilargi jainkoa, ugalkortasuna eta landaretzarena, euriarena, meatzari eta merkatarien babeslea, egiptoar mitologian, naturaren sorrera indarraren irudikapena zen.

Min (egiptoar jainkoa)
Egiptoar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakMim (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Isis
Artikulu hau egiptoar jainkoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Min (argipena)».

Izen egiptoarra: Menu. Izen greziarra: Min. Jainko/sa greziarra: Pan

R22
R12
C8

Ikonografia

aldatu

Gizon itifaliko bezala irudikatua izan zen (hau da, zakila tente duela), azal beltz edo berdekoa, oinarri baten gainean, bi luma luzeko koroa eta zigor bat eramanez. Batzuetan, zezen zuri edo lehoi baten antzera.

Mitologia

aldatu
 
Minen behe-erliebea

Egiptoar mitologian aurkitzen diren jainko eta jainkosa guztien artean, Min antzinakoenetakoa da. Bere gurtza, aro aurredinastikoan hasi zen, Koptosetik zetorren, Wadi Hammamateko karabanen ibilbidetik gertu, non merkatari bidaiari eta meatzarien babeslea zen. Min, egutegiarekin lotuta zegoen ilargi jainko bat zen. Erregetzarekin lotuta zegoen, oparotasuna bermatzen baitzuen.

Ra edo Shuren semetzat hartzen zen, eta Jentit-Iabet zen bere ama-emaztea, Repitekin bikotea osatzen zuen Atribisen, eta Aperetisisekin greziar garaian, bere semea Kolanthes zelarik. Reshep eta Kadeshekin hirukoa ere osatzen zuen. Louvreko Museoan dagoen hilarri batean, Osiris eta Isisen seme bezala aipatzen da.

Epitetoak

aldatu

"Zeruko Nagusia" eta "Hodeien irekitzailea" deitua izan zen, aro aurredinastikoan, euriaren eta sorrera indarraren jainko bezala, "Bideen zaindaria" ere bazen, basamortutik bidaiatzen zuten karabana eta merkatarien babeslea baitzen. Ilargi jainko bezala "Ilargiaren Babeslea" zen. "Bere amaren zezen" deitua zen, zeru-jainkosaren ugaltzaile bezala, "Ekialdeko basamortuaren Jauna" ere bazen.

Sinkretismoa

aldatu

Inperio Ertainean Horus zaharrarekin lotua izan zen Min-Horus bezala, eta Inperio Berrian Amon-Rarekin, oso ezaguna izan zelarik. Minen ezaugarri asko, Amonek jaso zituen, hau ere, batzuetan, zakila tente zuela irudikatu zelarik, bere ugalkortasun indarra nabarmentzeko, Kamutef sugearekin lotu zen Luxorren. Ugalkortasunaren eta landaretzaren jainko bezala, greziarrek Pan jainkoarekin lotu zuten.

Gurtza

aldatu
 
Hilarria Min, Qetesh (Siria) eta Reshep (Kanaan) jainkoekin, Deir el-Medinan Egipto

Min jainkoaren gurtza, gehien iraun zuenetako bat izan zen, baita hedatuenetako bat ere, Egipto osoan garai guztietan oso ezaguna izan zelarik. Greziarrek, Ipu edo Jent-Min hiriari, non gurtua zen, Panopolis deitu zioten, gaur egungo Ajmin dena. Jemnis eta Koptosen ere gurtua izan zen, azken kasu honetan, Inperio Berrian, Tep Hesepet izeneko zezen zuri eran gurtua izan zelarik.

Tybiren hilabetearen jainkoa zen, Peret urtaroaren hasieran. Gainera, ilargi hilabetearen azken eguna, Min jainkoari sagaraturik zegoen eta "Minen Irteera"ren eguna bezala deitua zen. Inperio Berrian oso ezaguna zen, bere omenez, Mesore hilabetearen 28. egunean, orgia jaiak antolatuz.

Lehen gari uzta eskaintzen zitzaion "Eskaileraren Jaia"n. Uraza, honen ustezko propietate afrodisiakoak zirela eta, Min jainkoaren landare sakratua zen, eta, uzta garaiaren hasieran, tenplutik zelaietara ateratzen zen bere irudia. Hau, Minen irteeraren jaialdiaren zati nagusi zen, jaialdi honetan zehar, laboreak bedeinkatu eta bere omenez gimnasia jokoak ospatzen zirelarik.

Kanpo estekak

aldatu