Mikel Psellos
Mikel Psellos —grezieraz Μιχαήλ Ψελλός, Mikhaēl Psellos— (Konstantinopla, Bizantziar Inperioa, 1018 – 1078) filosofoa, historialaria, grezierazko idazlea eta Bizantziar Inperioko politikaria izan zen. Filosofia-irakaslea eta Estatuko idazkaria izan zen Konstantino IX.a Monomakos bizantziar enperadorearen garaian. 1054. urtean Olinpo mendiko komentuan sartu zen, eta Isaak I.a Komneno enperadore egin zen arte ez zen bizitza publikora itzuli (1057). Enperadorearen eta haren ondorengoen kontseilaria izan zen. Poligrafoa, Platonen filosofiaren berritzailea, humanista eta historialaria izan zen. 225 obratik gora idatzi zituen.
Mikel Psellos | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Konstantinopla, 1018 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Bizantziar Inperioa |
Lehen hizkuntza | antzinako greziera |
Heriotza | Konstantinopla, 1078 (59/60 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Irakaslea(k) | John Mauropous (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, idazlea, politikaria, historialaria, poeta, medikua eta astronomoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.