Mikala

Mikala mendia» orritik birbideratua)

Mikala (antzinako grezieraz: ΜυκάληMykálē), Samsun Dağı (euskaraz: «Sansonen mendia») edo Dilek Dağı Turkiako mendebaldeko Aydin probintzian kokatutako mendia da, 1265 metroko garaiera duena. Menderes ibaiaren bokalearen iparraldean dago, Samos uhartearen parean.[1] Lidiako Mesogis mendikatearen parte da eta, bere aurrean, Mikalako itsasartea dago.

Mikala
Datu orokorrak
Garaiera1.237 m
Motamendikate
Geografia
Map
Koordenatuak37°40′N 27°05′E / 37.67°N 27.08°E / 37.67; 27.08
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaAydin probintzia

Panjonio aldatu

Mendiaren iparraldean, antzinako Joniako Priene hiritik gertu, K.a. 800. urte ingurutik, Panjonio izeneko[2] Poseidon Helikonioren santutegia zegoen, Joniar Ligaren biltokia eta non Panjonia izeneko jai erlijioso bat ospatzen zuten.[3]

Gudua aldatu

Mikalako gudua persiarren Greziako inbasioarekin amaitu zuen bi gudu garrantzitsuenetako bat izan zen Mediar Gerretan zehar. Gudua K. a. 479ko abuztuaren 27an gertatu zen, Mikala mendiaren magalean, Samos uhartearen kontrako aldean zeuden Joniako lurretan. Gudua, Joniako persiar armadaren gehiengoaren suntsipenarekin amaitu zen, baita bere mediterraniar ontziteriarena ere.[4][5]

Erreferentziak aldatu

  1. Pausanias , Greziaren deskripzioa (Ἑλλάδος περιήγησις) v.7.5.
  2. Pausanias vii.4.10.
  3. Herodoto, Historiak (Ἱστορίαι) i.148.
  4. Pausanias i.25.1; iii.7.9; viii.52.3.
  5. Tuzidides, Peloponesoko Gerraren historia (Ἱστορία τοῦ Πελοποννησιακοῦ Πολέμου) i.89.2.

Kanpo estekak aldatu