Mikaël Kingsbury (Sainte-Agathe-des-Monts, Quebec, Kanada, 1992ko uztailaren 24a) Kanadako estilo-askeko eskiatzailea da, eta garai guztietako koskak-modalitateko eskiatzailerik bikainena da. Bere ibilbidearen hasieran, ospea lortu zuen 2009–2010eko FIS Munduko Kopako Urteko Hasiberri saria irabazi ostean. Bederatzi aldiz izan da FIS Estilo-askeko Mundu Kopako tituludun, bai koskak-modalitatean, bai estilo-aske orokorrean ere, eta gizonezkoen koskak-modalitateko Munduko Kopako titulu gehienen eta Estilo-askeko Mundu Kopako garaipenen errekorra du. Mundu Kopako koskak-modalitatearen ibilbidean, 71 garaipenen errekorra du, eta, 13 aldiz jarraian, Estilo-askeko Mundu Kopako probak irabazi ditu[1][2]. Koskak eta biko koskak modalitateetako Munduko Txapelketako probak irabazi dituen lehenengo gizona da, eta, estilo-askeko munduko txapelketaren historian, domina gehien lortu duen edozein gizonezkoen aurretik dago, domina bat lortu baitu lehiatu dituen 12 probetatik 11tan. Kingsburyk, 2014an, zilarrezko domina irabazi zuen, eta, 2018ko Pyeongchang-eko Neguko Olinpiar Jokoetan, urrezko domina irabazi zuen gizonezkoen koskak-modalitatean[3].

Mikaël Kingsbury

Bizitza
JaiotzaSainte-Agathe-des-Monts (Quebec)1992ko uztailaren 24a (31 urte)
Herrialdea Kanada
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile akrobatikoa
Pisua61 kilogramo
Altuera175 zentimetro

mikaelkingsbury.ca
Facebook: mikael.kingsbury Twitter: MikaelKingsbury Instagram: mikaelkingsbury Olympic.org: mikael-kingsbury Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Arrakasta goiztiarra aldatu

Nor-Am Kopan hainbat denboralditan lehiatu ostean, Kingsburyk arrakasta askoz handiagoa izan zuen 2010ean, 4 koskak-modalitateko eta biko koskak-modalitateko proba bat irabazi baitzituen Munduko Kopako zirkuituan urtea amaitu aurretik, bitan 4. postua lortuz jarraian. Ahalegin horiengatik, 2009-2010eko FIS Mundu Kopako Urteko Hasiberri izendatu zuten[4].

Kingsburyk lehen Munduko Kopako podiuma lortu zuen bere lehen denboraldiko Munduko Kopako koskak-modalitateko lehen proban, eta, ondoren, 2010eko abenduaren 21ean, munduko lehen kopa irabazi zuen[5]. Garaipenarekin, FIS Estilo-askeko Munduko Kopako proba bat irabazten zuen 18 urteko lehen gaztea izan zen[6].

Kingsburyk bere denboraldi ospetsuarekin jarraitu zuen Munduko Kopako ekitaldi bat gehiago irabazi eta 5 domina gehiagorekin. 2010–2011ko denboraldian, FIS Estilo-askeko Mundu Kopako sailkapen orokorrean, 4. eta 3. postuan amaitu zuen koskak-modalitatean, Alexandre Bilodeau herrikidearen eta Guilbaut Colas irabazlearen atzetik. Denboraldi horren erdian, 2011ko FIS Munduko Txapelketan parte hartu zuen lehen aldiz, eta brontzezko domina bat irabaziz hasi zen, Bilodeau eta Colas irabazlearen atzetik, koskak proban[7]. Biko koskak proban, Kingsbury erori egin zen azken bikoan, eta, berriro ere, Bilodeauren atzetik amaitu zuen, oraingoan zilarrezko domina lortuz. Munduko bere lehen txapelketari buruz hausnartuz, Kingsburyk hau adierazi zuen: «Inoiz ez nuen pentsatuko denboraldi hasieran Deer Valley-ko podiumean bi aldiz egon ahal izango nintzenik, munduko lasterketarik gogorrenean. Gaztea nintzenetik, Alex zen jarraitu beharreko nire adibidea; izugarria da finalean bere aurkari izatea».

Munduko Lehen Kopako eta Munduko Txapelketako tituluak aldatu

Kingsburyk, 2011-2012 denboraldia hasteko, sei Mundu Kopa jarraian irabazi zituen[8]. Bolada, hurrengo ekitaldiko bigarren postuarekin amaitu bazen ere, Kingsbury, denboraldi batean, FIS estilo-askeko lehiaketa guztietako podiumeko bigarren gizona izan zen zortzi urre, lau zilar eta brontze batekin. Hori horrela, bere FIS Estilo-askeko Crystal Globe lehena irabazi zuen koskak-modalitatean, baita estilo-askeko diziplina guztietako Crystal Globe orokorra ere[9]. «Inoiz ez nuen pentsatuko 19 urterekin hau egiteko gai izango nintzenik», adierazi zuen Kingsburyk geroago. «Baina, denboraldi honetan, bikain eskiatu dut; koherentea izan naiz lasterketa guztietan, eta uste dut hori izan dela niretzat gakoa»[10].

Gaur-gaurkoz, garaipenei, podiumei eta puntuei dagokienez, Mundu Kopako denboraldirik arrakastatsuena izaten jarraitzen du, eta denboraldian egindako lorpenek FISeko hainbat errekor hautsi edo parekatu zituen. Kingsburyren orokorreko 90,77 puntuak izan ziren, 2003az geroztik, gizonezkoen FIS Estilo-askeko Mundu Kopako denboraldian lortutako behinenak. Koskak-modalitatean, gehienezko 1.300 puntutik 1.180 lortuta, gizonezkoen FIS Estilo-askeko Mundu Kopako errekorra ezarri zuen denboraldi batean, banakako diziplina batean puntu gehien lortuz. Kristalezko Globoa irabazi zuen gizonezko koskak-modalitateko eskiatzaile gazteena izan zen, eta, denboraldi batean, podium gehien lortutako errekorra ezarri zuen (13), Jeremy Bloom estatubatuarraren Mundu Kopako errekorra parekatuz, sei garaipen jarraian[9].

Mikaelek, 2012-2013ko denboraldian, 2. postu bat eta bi 3. postuaz gain, sei garaipen lortu zituen; guztira, 9 podium lortu zituen 12 ekitalditan. Bere errendimenduak bigarren FIS titulua eman zion koskak-modalitatean, baita bere bigarren Crystal Globe orokorra jarraian ere.

2013ko FIS Estilo-askeko Munduko Eski Txapelketan, Kingsburyk munduko bere lehen txapelketa irabazi zuen koskak-modalitate proban lehen sailkatu ostean; Bilodeau taldekidea bigarren sailkatu zen. Hauxe izan zen Kingsburyk espero zuen aukera, eta esan zuen: «Denbora batez honen zain egon naiz, eta, munduko txapelketa irabaziko nuen egunarekin, amets egiten nuen. Lan handia egin nuen uda osoan egun honetara iristeko, eta oso pozik nago. Gaur goizean, esnatu naizenean, munduko txapelketarako aldartearekin nengoen; zoragarri sentitzen nintzen. Nire gorputza perfektua zen; beraz, banekien gaur izan zitekeela»"[11]. Kingsbury biko finalerdian lehiatu zen, eta, bertan, Bilodeau taldekidearen aurkako azken norgehiagokan aurkituko zen, berriro. Oraingoan ere, ez zuen irabazi, eta emaitza horrek zilarrezko dominarekin utzi zuen, bi domina irabazten zuen munduko bigarren txapelketa osatuz[12].

Brassard gaindituz aldatu

2013-2014ko denboraldian, Mikaelek jarraiko 3 garaipenekin hasi zuen denboraldia. Hala ere, Bilodeau taldekide kanadarrak, lehen hiru lasterketetan 2. postua lortu bazuen ere, susperraldia izan, eta munduko kopako hurrengo 3 ekitaldiak irabazi zituen, Kingsbury gaindituz, bai FIS Munduko Kopako koskak-modalitatean, bai sailkapen orokorrean ere.

Sotxiko Olinpiar Jokoetan, Kingsburyk estropezu txiki bat izan zuen bere azken txanpan, 24,71rekin amaituz; bigarren geratu zen Bilodeauren 26,31 punturen atzetik, bere lehen domina olinpikoa jasoz[13]. Domina olinpikoa irabazi ostean, Kingsburyk esan zuen: «Urrearen bila nindoan, baina, podiumean egotea, zoramena da, eta nire taldekidearekin bat nator, sinestezina da»[13]. Munduko Kopako emaitzetan oinarrituta, urrezko dominaren faboritoa zen, baina Bilodeauk gainditu zuen, zeinak berriro harritu baitzuen urrearengatik.

Olinpiar emanaldiaren ostean, Kingsburyk, hurrengo 3 ekitaldietan, hirugarren, lehen eta laugarren postuak lortu zituen, eta Bilodeauk, berriz, laugarren, bederatzigarren eta bigarren postuak lortu zituen, bi aurkarien arteko txapelketa-final garrantzitsua ezarriz denboraldiko azkenaurreko proban, 2014ko martxoaren 16an. Kingsburyk Bilodeau garaitu zuen finalean 21 urte zituela, bere ibilbideko 21. garaipena lortuz, eta, hala, haurtzaroan bere eredua zen Jean-Luc Brassard gainditu zuen, kanadiar batek lortutako Munduko Kopako garaipen gehienetan (ekitaldi horretan, Bilodeauren zilarrezko dominak Brassard-ekin berdintzen zuen kanadar baten Munduko Kopan lortutako domina gehienetan)[14].

Denboraldiko azken ekitaldian sartuta, Kingsburyk 3 puntuko aldea ateratzen zion Bilodeauri gizonezkoen estilo-askeko titulu orokorrerako, eta 31 puntu gizonezkoen koskak-modalitate titulurako. Azken ekitaldian, biak, berriz ere, aurrez aurre zeuden biko koskak-modalitateko finalean. Bilodeau, Kingsburyri irabazi, eta erretiratu egin zen, eta adierazi zuen: «Benetan ohorea izan da azkeneko lasterketa munduko onenaren aurka izatea»[15]. Kingsburyk zilarrezko beste domina bat gehitu zuen, eta, azkenean, puntu batez gainditu zuen Bilodeau estilo-askeko titulu orokorrerako eta hamahika puntuz gizonezkoen koskak-modalitate titulurako; Kingsburyk eta Bilodeauk 890 puntu eta 879 punturekin ―hurrenez hurren― amaitu zuten denboraldia, Patrick Deneen hirugarrenaren puntu bikoitzarekin[16].

Munduko Kopako errekorrak aldatu

FISek, 2014-2015eko denboraldia hasi baino lehen, hauxe iradoki zuen: «Bilodeau orain argazkitik kanpo dagoenez..., denboraldiko istorioa izango da ea norbaitek, edonor dela ere, Mikael Kingsburyren koskak-modalitateko nagusitasunari aurre egiteko gai izango ote den»[17]. Kanadako Estilo-askeko Elkartearen iduriz «dudarik gabe estilo libreen historiako denboraldirik emankorren eta ikusgarrienetako bat» izango zenaz erantzun zion galderari Kingsburyk[18], hau da, Philippe Marquis taldekideari 19-16 irabazita denboraldiko biko koskak finaleko 8. ekitaldian, Tazawakon (Japonia) jokatutako Munduko Kopan. Hori horrela, denboraldia 9. postu etsigarri batekin hasi ostean, Kingsburyk FIS Mundu Kopako koskak-modalitateko 7. ekitaldia jarraian irabazi zuen, horrela Jeremy Bloom-ekin partekatzen zuen aurreko sei garaipen jarraiango errekorra hautsiz[18]. Garaipen hori Kingsburyren gazte ibilbideko FIS Estilo-askeko Eski Mundu Kopako 28. garaipena ere izan zen, eta Edgar Grospiron frantziarrarekin berdindu zuen betiko zerrendako lehen postua. 22 urterekin, Kingsburyk, Grospironen 78rekin alderatuta, Mundu Kopako 60 ekitalditan lortu zuen mugarria[18].

Memento horretan, Tazawakoko koskak-modalitateko ekitaldia bezperan irabazi ostean, Kingsburyk denboraldiko bere laugarren titulua jarraian lortzen zuen. Zoritxarrez, denboraldiko azken ekitaldian, ohikoa ez den istripu bat jasan zuen final-laurdenetan, eta 8. postuan sailkatu zen[19]. Bere errendimendua motza geratu arren, Nazioen Kopa eta FISen Estilo-askeko Nazioen Kopa orokorra lortzen lagundu zion Kanadari, azken hori borroka izugarri estuan, eta AEBren aurretik amaitu zuen, 54 punturen aldearekin. Kingbsuryk koskak-modalitatean eta Estilo-askeko kristalezko globoekin ere amaitu zuen eguna, laugarren denboraldi jarraian[20].

Mundu Kopako denboraldi arrakastatsu haren erdian, Kingsburyk munduko bere lehen txapelketa irabazi zuen biko koskak-modalitatean, Philippe Marquis eta Marc-Antoine Gagnon taldekide kanadiarren aurka. Biko koskak-modalitatearen historian, herrialde batek Munduko Txapelketako podiuma beretzen zuen lehen aldia zen hau. Koskak-modalitatean, ezin izan zuen bere urrea defendatu, bigarren geratu baitzen Anthony Bennaren atzetik, sailkapenean lehen postua lortu eta 2. Finalera iritsi ostean[21]. Bere 2. postuak, izan ere, lortutako Munduko Txapelketako sei podium jarraiango boladak jarraituko zuela ziurtatzen zuen.

Koskak-modalitatean garaipenen errekorra ezartzeko beste aukera bat izateko, Kingsburyk ia 9 hilabete itxaron behar izan zuen Munduko Kopan. Horretarako, Finlandiako 2015-2016 denboraldiaren hasierako biko koskak-modalitateko finala baliatu zuen, bosgarren denboraldiz jarraian koskak eta estilo-askeko kristalezko globoak bereganatze bidean, Benjamin Cavet frantziarrari 20-15 irabaziz[22]. 2016-2017 denboraldian, Kingsbury, Deer Valley-en, koskak-modalitate bakarreko eta bikoitzeko lehiaketak bigarren aldiz suntsitzen zituen lehen eskiatzailea izan zen. Biko koskak-modalitatean, 58. gizonezkoen Munduko Kopako podiuma lortzeko, aurkariek 144-31ko emaitzarekin irabazi zituen, Edgar Grospiron, garai guztietako garaipen gehien zituena gaindituz, eta bere garaipen errekorra 37ra luzatu zuen[23].

2018ko urtarrilean, Kingsburyk munduko kopa gehien irabazi dituen errekor berri bat ezarri zuen, Hannah Kearney estatubatuarra, 47rekin, gaindituz. Hurrengo hilabetean, Kingsburyk urrezko olinpiar domina iheskorra irabazi zuen Pyongchangen, 86,63 punturekin[24]. Abenduaren 11n, Kingsbury Lou Marsh Trophy Kanadako Urteko Atletarik Onenaren omenezko sariarekin saritu zuten, egindako errekor-denboraldiarengatik[25]. Hari, The Canadian Press-en Urteko Gizonezko Atleta Lionel Conacher Saria jarraitu zion, abenduaren 27an; bi kasuetan, bera zen saria irabazten zuen estilo-askeko lehen eskiatzailea[26].

Kingsburyk, Munduko Kopako hasierako ekitaldirako entrenatzen ari zela, 2020-2021 laburtutako Munduko Kopako denboraldiko lehen 3 ekitaldiak galdu zituen T4 eta T5 ornoak hautsi ostean. Azken 2 ekitaldietarako itzuli zen, biak irabaziz[27]. Ondoren, munduko bi txapel irabazi zituen 2 egunetan, Kazakhstanen[28].

2022ko urtarrilaren 24an, Kingsbury Kanadako 2022ko Olinpiar talderako izendatu zuten[29][30].

Emaitzak aldatu

Olinpiar emaitzak aldatu

Urtea Koskak
2014 Sotxi 2
2018 Pyeongchang 1
2022 Beijing 2

Munduko Txapelketako emaitzak aldatu

Data Lekua Modalitatea Ekitaldia Emaitza[31]
2011ko otsailaren 2a Deer Valley, Utah, AEB Koskak 2011ko Estilo-askeko Munduko Txapelketak Brontzea
2011ko otsailaren 5a Deer Valley, Utah, AEB Biko koskak 2011ko Estilo-askeko Munduko Txapelketak Zilarrezkoa
2013ko martxoaren 6a Voss-Myrdalen, Norvegia Koskak 2013ko Estilo-askeko Munduko Txapelketak Urrea
2013ko martxoaren 8a Voss-Myrdalen, Norvegia Biko koskak 2013ko Estilo-askeko Munduko Txapelketak Zilarrezkoa
2015eko urtarrilaren 18a Kreischberg, Austria Koskak 2015eko Estilo-askeko Munduko Txapelketak Zilarrezkoa
2015eko urtarrilaren 19a Kreischberg, Austria Biko koskak 2015eko Estilo-askeko Munduko Txapelketak Urrea
2017ko martxoaren 8a Sierra Nevada, Espainia Koskak 2017ko Estilo-askeko Munduko Txapelketak Brontzea
2017ko martxoaren 9a Sierra Nevada, Espainia Biko koskak 2017ko Estilo-askeko Munduko Txapelketak 13.
2019ko otsailaren 8a Deer Valley (Utah) (AEB) Koskak 2019ko Estilo-askeko Munduko Txapelketa Urrea
2019ko otsailaren 8a Deer Valley (Utah) (AEB) Biko koskak 2019ko Estilo-askeko Munduko Txapelketa Urrea
2021eko martxoaren 8a Almaty Kazakhstan Koskak 2021eko Estilo-askeko Munduko Txapelketa Urrea
2021eko martxoaren 9a Almaty Kazakhstan Biko koskak 2021eko Estilo-askeko Munduko Txapelketa Urrea

Munduko Kopako emaitzak aldatu

Denboraldia Modalitatea Ekitaldi hasiera Amaierarik onena Irabaziak Podiumak Puntuak Azken sailkapena
2009–2010 Koskak 5/10 4 0 0 116 22
2010–2011 Koskak 11/11 1 2 8 725  
2011–2012 Koskak 13/13 1 8 13 1.180  
2012–2013 Koskak 12/12 1 6 9 940  
2013–2014 Koskak 11/11 1 5 9 890  
2014–2015 Koskak 9/9 1 7 7 761  
2015–2016 Koskak 8/8 1 5 7 705  
2016–2017 Koskak 11/11 1 9 10 1.020  
2017–2018 Koskak 10/10 1 7 10 940  
2018-2019 Koskak 9/9 1 7 8 825  
2019-2020 Koskak 10/10 1 7 10 940  
2020-21 Koskak 2/5 1 2 2 200 6
2009–2010 Orokorra N/A N/A N/A N/A 11,6 64
2010–2011 Orokorra N/A N/A N/A N/A 65.9 4
2011–2012 Orokorra N/A N/A N/A N/A 90,8  
2012–2013 Orokorra N/A N/A N/A N/A 78,3  
2013–2014 Orokorra N/A N/A N/A N/A 80,9  
2014–2015 Orokorra N/A N/A N/A N/A 84,6  
2015–2016 Orokorra N/A N/A N/A N/A 88,1  
2016–2017 Orokorra N/A N/A N/A N/A 92,7  
2017–2018 Orokorra N/A N/A N/A N/A 94,0  
2018–2019 Orokorra N/A N/A N/A N/A 91,7  
2019–2020 Orokorra N/A N/A N/A N/A 94,0  

[32]

Munduko Kopako garaipenak aldatu

Kingsburyk 71 garaipen lortu ditu FIS Estilo-askeko Mundu Kopan[33]

Zkia. Data Lekua Modalitatea
1 2010-12-21 Beida Lake, Txina Koskak
2 2011-01-29 Calgary, Kanada Koskak
3 2011-12-10 Ruka, Finlandia Koskak
4 2011-12-20 Meribel, Frantzia Biko Koskak
5 2012-01-14 Mont Gabriel, Kanada Biko Koskak
6 2012-01-19 Lake Placid, AEB Koskak
7 2012-01-28 Calgary, Kanada Koskak
8 2012-02-02 Deer Valley, AEB Koskak
9 2012-02-12 Beida Lake, Txina Koskak
10 2012-02-18 Naeba, Japonia Koskak
11 2012-12-15 Ruka, Finlandia Biko Koskak
12 2013-01-17 Lake Placid, [[AEB Koskak
13 2013-01-26 Calgary, Kanada Koskak
14 2013-01-31 Deer Valley, AEB Koskak
15 2013-02-15 Sochi, Errusia Koskak
16 2013-02-23 Inawashiro, Japonia Koskak
17 2013-12-14 Ruka, Finlandia Koskak
18 2014-01-04 Calgary, Kanada Koskak
19 2014-01-09 Deer Valley, AEB Koskak
20 2012-03-02 Inawashiro, Japonia Biko koskak
21 2014-03-16 Voss, Norvegia Biko Koskak
22 2015-01-03 Calgary, Kanada Koskak
23 2015-01-09 Deer Valley, AEB Koskak
24 2015-01-10 Deer Valley, AEB Biko Koskak
25 2015-01-29 Lake Placid, AEB Koskak
26 2015-02-07 Val St. Come, Quebec, Kanada Koskak
27 2015-02-28 Tazawako, Japonia Koskak
28 2015-03-01 Tazawako, Japonia Biko Koskak
29 2015-12-12 Ruka, Finlandia Biko Koskak
30 2016-01-23 Val St. Come, Kanada Koskak
31 2016-O1-30 Calgary, Kanada Koskak
32 2016-02-28 Tazawako, Japonia Biko Koskak
33 2016-03-05 Mosku, Errusia Biko Koskak
34 2016-12-10 Ruka, Finlandia Koskak
35 2017-01-21 Val St. Come, Kanada Koskak
36 2017-02-02 Deer Valley, AEB Koskak
37 2017-02-04 Deer Valley, AEB Biko Koskak
38 2017-02-11 Pyeongchang, Hego Korea Koskak
39 2017-02-18 Tazawako, Japonia Koskak
40 2017-02-19 Tazawako, Japonia Biko Koskak
41 2017-02-25 Thaiwoo, Txina Koskak
42 2017-02-26 Thaiwoo, Txina Biko Koskak
43 2017-12-09 Ruka, Finlandia Koskak
44 2017-12-21 Thaiwoo, Txina Koskak
45 2017-12-22 Thaiwoo, Txina Koskak
46 2018-01-06 Calgary, Kanada Koskak
47 2018-01-10 Deer Valley, AEB Koskak
48 2018-01-11 Deer Valley, AEB Koskak
49 2018-03-18 Megève, Frantzia Biko Koskak
50 2018-12-07 Ruka, Finlandia Koskak
51 2018-12-15 Thaiwoo, Txina Koskak
52 2018-12-16 Thaiwoo, Txina Biko Koskak
53 2019-01-12 Calgary, Kanada Koskak
54 2019-01-26 Mont Tremblant, Kanada Koskak
55 2019-02-23 Tazawako, Japonia Koskak
56 2019-02-24 Tazawako, Japonia Biko Koskak
57 2019-12-07 Ruka, Finlandia Koskak
58 2019-12-15 Thaiwoo, Txina Biko Koskak
59 2020-01-25 Mont Tremblant, Kanada Koskak
60 2020-02-01 Calgary, Kanada Koskak
61 2020-02-08 Deer Valley, AEB Biko Koskak
62 2020-02-22 Tazawako, Japonia Koskak
63 2020-03-07 Krasnoiarsk, Errusia Biko Koskak
64 2021-02-04 Deer Valley, AEB Koskak
65 2021-02-05 Deer Valley, AEB Biko Koskak
66 2021-12-04 Ruka, Finlandia Koskak
67 2021-12-12 Idre, Suedia Biko Koskak
68 2021-12-18 Alpe d'Huez, Frantzia Biko Koskak
69 2022-01-07 Mont Tremblant, Kanada Koskak
70 2022-01-08 Mont Tremblant, Kanada Koskak
71 2022-01-13 Deer Valley, AEB Koskak

Erreferentziak aldatu

  1. Mikael Kingsbury moves into top spot on World Cup moguls wins list. CBC Sports December 12, 2015.
  2. Mikael Kingsbury ties all-time moguls World Cup wins mark. CBC Sports March 1, 2015.
  3. «Canada's Mikael Kingsbury wins Olympic gold in men's moguls» Toronto Star February 12, 2018.
  4. Mikaël Kingsbury. Freestyle Skiing Canada.
  5. Kingsbury leads 4-medal charge by Canadian freestyle team. CBC Sports December 21, 2010.
  6. 2010: the year of "First timers". FIS Freestyle World Cup December 21, 2010.
  7. Retiring Heil wins moguls world title. CBC Sports February 2, 2011.
  8. «Canadians Kingsbury and Bilodeau finish 1–2 in World Cup moguls» Winnipeg Free Press.
  9. a b Canada takes four medals at mogul finals. Canadian Freestyle Ski Association March 18, 2012.
  10. Canada's Kingsbury ends dual moguls season with silver. CBC Sports March 18, 2012.
  11. Canada's Kingsbury wins moguls world title, Bilodeau 2nd. CBC Sports March 6, 2013.
  12. Canada's Bilodeau, Dufour-Lapointe win dual moguls world championships. CBC Sports March 8, 2013.
  13. a b Canada's Alex Bilodeau wins moguls gold, teammate Mikael Kingsbury takes silver. CBC Sports February 10, 2014.
  14. Kingsbury breaks Canadian record for World Cup mogul wins. The Sports Network March 16, 2014.
  15. Mikael Kingsbury wins moguls title, Alex Bilodeau retires with win. CBC Sports March 21, 2014.
  16. Cup Standings. International Ski Federation.
  17. Mikael Kingsbury. International Ski Federation.
  18. a b c Kingsbury ties all-time FIS World Cup mogul wins record. The Canadian Freestyle Ski Association.
  19. Mikael Kingsbury wins 4th straight moguls season title. .
  20. Megeve dual moguls caps off 2014/15 World Cup season. International Ski Federation.
  21. Callum Ng. Canadian roundup: Moguls skiers win six medals at World Championships. Olympic.ca.
  22. Mikael Kingsbury moves into top spot on World Cup moguls wins list. CBC Sports December 12, 2015."Mikael Kingsbury moves into top spot on World Cup moguls wins list". CBC Sports. December 12, 2015. Retrieved December 12, 2015.
  23. Cox and Kingsbury reign supreme in Deer Valley duals. FIS.
  24. (Ingelesez) Flawless freestyler Kingsbury wins gold in men's moguls. International Olympic Committee February 15, 2018.
  25. (Ingelesez) «Mogul king Mikael Kingsbury adds Lou Marsh Trophy to crowded awards shelf» CBC Sports December 11, 2018.
  26. Mikael Kingsbury keeps adding hardware, named CP male athlete of the year. CBC Sports December 27, 2018.
  27. (Ingelesez) «Canada's Kingsbury completes moguls sweep in Deer Valley» Sportsnet Feb 5, 2021.
  28. Kingsbury wins dual moguls race for 2nd world title in 2 days in Kazakhstan. .
  29. Nichols, Paula. (24 January 2022). «Team Canada adds 24 freestyle skiers to the roster for Beijing 2022» www.olympic.ca/ (Canadian Olympic Committee).
  30. Ewing, Lori. (24 January 2022). «Moguls star Kingsbury leads Canada's Beijing Olympic freestyle team» Canadian Press.
  31. FIS Profile. International Ski Federation.
  32. https://www.fis-ski.com/DB/general/athlete-biography.html?sectorcode=FS&competitorid=113511&type=cups&cupcode=WC
  33. FIS Profile. International Ski Federation."FIS Profile". International Ski Federation. Retrieved December 22, 2014.

Kanpo estekak aldatu