Ireki menu nagusia

Jean-Luc Brassard (Salaberry-de-Valleyfield, 1972ko abuztuaren 24a) akrobaziazko eskiatzaile kanadarra da[1], 1994ko Neguko Olinpiar Jokoetan urrea lortu zuelarik. Brassardek gaur egun batxe modalitatean ohikoak diren belaunetarako babes koloretsuak ospetsu bihurtu zituen. Babes hauei esker, eskiatzaileen mugimenduak errazago ikusten dituzte epaileek.

Jean-Luc Brassard
FIS Moguls World Cup 2015 Finals - Megève - 20150315 - Jean-Luc Brassard 1.jpg
Bizitza
Jaiotza Salaberry-de-Valleyfield (Quebec)1972ko abuztuaren 24a (47 urte)
Herrialdea  Kanada
Jarduerak
Jarduerak eskiatzaile akrobatikoa
Jasotako sariak

Beste hiru aldiz parte hartu zuen Olinpiar Jokoetan: 1992an, 7.a geratuz; 1998an 4.a geratuz eta 2002an, 21. postua lortuz.

2005ean Le Massifeko bozeramaile bihurtu zen.

2014ko Neguko Olinpiar Jokoetan Kanadako talde kudeatzailearen laguntzaile izan zen.[2] Ondoren, Kanadako Batzorde Olinpikoak (KBO) 2016ko Udako Olinpiar Jokoetarako talde kudeatzaile izendatu zuen. 2015ko urrian, KBOko lehendakari Marcel Aubutek dimisioa aurkeztu zuen, kidegoari egindako sexu jazarpen anitzen salaketen ondorioz.[3] Brassard KBOrekin kritiko azaldu zen, salaketak 2008tik jarrita baitzeuden eta batzordeak lehenago ezer egin ez izana salatuz.[4] Afera honengatik, 2016ko apirilean talde kudeatzaile izateari utzi zion eta Curt Harnettek hartu zuen bere postua.[5]

Brassard irrati esataria eta Nola egiten da? telebista dokumentalaren bertsio frantsesaren narratzailea da gaur egun.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «Jean-Luc Brassard» Team Canada - Official 2018 Olympic Team Website 2011-09-19 . Noiz kontsultatua: 2018-05-31.
  2. (Ingelesez) «Jean-Luc Brassard quits as Canada’s chef de mission for Rio Olympics | The Star» thestar.com . Noiz kontsultatua: 2018-05-31.
  3. COC accepts resignation of president Marcel Aubut . Noiz kontsultatua: 2018-05-31.
  4. (Ingelesez) «Jean-Luc Brassard says he resigned as Olympic chef de mission after he ‘spent a lot of energy’ challenging COC over Marcel Aubut allegations» National Post 2016-04-13 . Noiz kontsultatua: 2018-05-31.
  5. (Ingelesez) «COC situation murky, but Curt Harnett ready for familiar role as team leader | CBC Sports» CBC . Noiz kontsultatua: 2018-05-31.