Ireki menu nagusia

Miguel Angel Olano Galarraga (Altzo, Gipuzkoa, 1891ko irailaren 29a - Manila, Filipinak, 1970eko maiatzaren 21a) gipuzkoar misiolari kaputxinoa izan zen, Anizeto eta Dionisio Olanoren anaia.

Miguel Ángel Olano
apezpiku katoliko

1935-05-05 -
Bizitza
Jaiotza Altzo1891ko irailaren  29a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Manila1970eko maiatzaren  21a (78 urte)
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak misiolaria eta apaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordena Anaia Txiki Kaputxinoen Ordena

BiografiaAldatu

1915. urtean egin zen apaiz eta urtebete geroago Guameko uhartera (Mikronesia) joan zen misiolari. 1934. urtean uharte hartako bikario apostoliko izendatu zuten. Bigarren Mundu Gerra garaian atxilo hartu zuten eta Japoniara bidali zuten beste lagunekin batera. Indiako iparraldeko misioetan lan egin ondoren Australiara jo zuen eta handik Manilara. 1960. urtean Donostiara itzuli zen eta hamar urte eman zituen Gipuzkoako hiriburuan, Guameko apezpiku berriak dei egin zion arte. Guamera itzuli zen eta han hil zen.

ErreferentziakAldatu