Jean Hamburger

ikertzailea

Jean Hamburger (Paris, 1909ko uztailaren 15a - 1992ko otsailaren 1a) frantses medikua izan zen.

Jean Hamburger
285. Frantziako Zientzien Akademiako lehendakari

1991ko urtarrilaren 1a - 1992ko otsailaren 1a
Jean Aubouin (en) Itzuli - Jacques Friedel
21. seat 4 of the Académie française (en) Itzuli

1985eko apirilaren 18a - 1992ko otsailaren 1a
Pierre Emmanuel - Albert Decourtray
Bizitza
JaiotzaParisko 8. barrutia1909ko uztailaren 15a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 18. barrutia1992ko otsailaren 1a (82 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Familia
AitaAbraham Hamburger
Ezkontidea(k)Annette Haas
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLycée Carnot (en) Itzuli
Parisko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmedikua, mediku idazlea, Frantziako Erresistentziako kidea eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Institut national de la santé et de la recherche médicale
Jasotako sariak
KidetzaFrantses Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Académie Nationale de Médecine (en) Itzuli
Belgikako Medikuntzako Errege Akademia

Find a Grave: 144564277 Edit the value on Wikidata

Nefrologiaren aitzindaria, eta Nefrologiako Nazioarteko Elkartearen sortzailea eta lehendakaria, 1960-1963 bitartean. Natura-zientzietako ikasketak egin zituen, Sorbonan, eta medikuntzakoak gero. 1930tik 1940ra, zenbait azterketa kliniko egin zituen Parisko erietxeetan: zaintza-metodo berriak saiatu zituen, elektrolito-gorabeheren eta giltzurrunetako gaitzen arteko loturak aztertu zituen, eta giltzurrun artifiziala asmatzeko lanak gainbegiratu zituen. 1952an Hamburgerren taldeak giltzurrun bat txertatu zuen, eta hartzailea bizi izan zen denbora garrantzi handikoa gertatu zen histobateragarritasuna aztertzeko. Aurrerago, giltzurrunaren histologia eta immunologiari buruzko azterketa sakonak egin zituen, eta artikulu eta liburu asko idatzi zituen horren gainean. 1962an Hamburgerren taldeak giltzurruna arrakastaz txertatzea lortu zuen. Frantzian egiten zen lehen organo-txertaketa zen. Hurrengo urtean, hildako baten gorputzeko organoaren txertaketa arrakastaz amaitzea lortu zuten. Hamburgerrek Ohorezko Legioaren saria jaso zuen, eta Merituaren Ordenarena. Txertaketarako Nazioarteko Elkartearen lehendakari izan zen 1968tik 1970ra, eta Medikuntza Akademia Nazionaleko kide, besteak beste. 1991n Frantziako Zientzien Akademiako lehendakari izendatu zuten.

Erreferentziak

aldatu