Mesopotamia (Argentina)

Mesopotamia (antzinako grezieratik meso:erdian eta potamós:ibaia) Misiones, Corrientes eta Entre Ríosko probintziak hartzen dituen Argentinako eskualde geografikoa da. Iparraldean Iguazu ibaiarekin du muga, mendebalde eta hegoaldean Paranárekin eta ekialdean Uruguai ibaiarekin[1].

Argentinako mesopotamiaren kokapena

Nekazaritza eta abeltzaintza dira ekonomiaren oinarriak. Besteak beste, artoa, arroza, babarrunak, mandioka, zitrikoak, kotoi-landarea, azukre kanabera, tabakoa eta, bereziki, tea matea egiten dira. Abelazkuntzan behi, zaldi eta txerri aziendan dira aipagarrienak. Industria garrantzitsuenak zurgintza eta Misionesko siderurgia dira. Zentral hidroelektriko handiak daude. Turismo-gune nagusiak Iguazuko ur-jauziak, San Ignacioko misioaren hondakinak eta El Palmar parke nazionala dira[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b Regiones geográficas de Argentina: Mesopotamia. barrameda.com.ar (Noiz kontsultatua: 2015-08-13).

Kanpo estekak aldatu