Mendiko buzoi edo mendiko postontziak Euskal Herriko mendien tontorretan aurki daitezkeen elementuak dira. Postontzi hauek ez dira posta zerbitzuen parte.

Murube mendiko buzoia, Araban.

Jatorria beste herrialde batzuetako mendiko postontzietan dute, itxura batean Alemaniako eta Suitzako mendizaleen ohituretan[1], baina haien tontorretan gipfelbuch edo tontorreko liburuak gordetzeko postontzi edo kutxa handi samarrak behar diren lekuan[2], euskal mendizaleek txartel edo ohar txikiak gordetzeko buzoiak sortu izan dituzte.

Historia eta funtzioa aldatu

 
Mendiko buzoi batean utzitako txartela.

1915. urtean, maiatzaren 30ean, jarri zen mendiko lehen postontzian Euskal Herrian, Anboto mendian hain zuzen[1]. Buzoia jarri eta gutunak ere jarri zituzten bertan, eta egun batzuetara Bilboko Udalean ere jaso zuten horietako bat. Aste gutxiren buruan hautsi zuten hura.

Garai berekoa da mendi-igoerak lehiaketa eran nolabait ofizialdu edo neurtzeko asmoa. Handik gutxira Ehun Mendien araudia osatu zen, eta lehiaketa edo erronka horretan igoera ziurtatzeko postontzian nork bere mendi klubeko txartela uztea arautu zen[3].

Mendi-igoera batean nork bere txartela uzten duelarik, aurretiazko data dutenak jaso ditzake mendizaleak, eta bere klubeko egoitzara eraman. Mendi klubetik, urtean zenbait okasiotan, jasotako txartelak ordenatuko dituzte, taldeen arabera, eta talde edo klub bakoitzera bidaliko dute txartel sorta bakoitza, ziurtatuz horrela igoera horiek egin egin direla[4].

Euskal Herritik ohitura hau beste inguru batzuetara ere zabaldu da, bereziki Espainian[4].

Itxura aldatu

Formaz bitxiak izaten dira buzoiak, ez posta zerbitzuetako postontziak bezalakoak, eta bi berdinak aurkitzea zaila da. Horra adibide batzuk[1]:

Iruditegia aldatu

Literatura aldatu

  • Òscar Masó García: Libros de cima. Una historia de pasión y conquista. Madrid 2018, Ediciones Desnivel, ISBN: 9788498294200

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  1. a b c «ANBOTO MENDIKO BUZOIA, MENDE BAT HODEI ARTEAN» GAUR8 2015-06-12 (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  2. (Alemanez) Gipfelbuch. 2018-04-12 (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  3. Sarasua, Asier. «100 mendien lehiaketa — Eibar.ORG | Eibarko peoria» eibar.org (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  4. a b (Gaztelaniaz) Raga, Manil. (2016-07-29). «Buzones de cumbre: Senderismo, montañismo e historia.» Club Senderismo de Valencia (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).[Betiko hautsitako esteka]
  5. Larreategi, Mikel. «Arastortz: mendi-gailurra eta bertako buzoia 1978-2018 — Eibar.ORG | Eibarko peoria» eibar.org (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).