Mendieta ontziola
Mendieta ontziola Lekeitioko ontziola da.
Mendieta ontziola | |
---|---|
Lea ibaiko industria paisaia [[]] | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Lekeitio |
Koordenatuak | 43°21′42″N 2°29′55″W / 43.36167°N 2.49861°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1917 |
Jabea | Ministry for the Ecological Transition and the Demographic Challenge (en) |
Arkitektura | |
Azalera | 674 m² |
Ondarea | |
91 | |
Kontaktua | |
Helbidea | Isuntza, 4 |
2010eko otsailaren 9n Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna[1].
Mendieta ontziola
aldatuHainbat mendez, Euskadiko portu txikietako ontzigintza itsasertzeko portuetan han-hemen kokatutako ontziola txiki tradizionaletan oinarritu zen. Artisau ontziola haiek garaiko teknika eta teknologiak zerabiltzaten.
Andres Mendietak sortu zuen Mendietarren saga, 1884tik 1991ra arte lokal horretan lan egin zuten industrialari-familia.
Mendieta ontziolak bi lantoki izan zituen bere garaian, baina eskuineko ibaiertzekoa eraitsi egin zuten aurri zelako, eta ontziola hartatik oinarri zuen harlangaitzezko plataforma soilik ikusten da gaur egun.
Gaur egungo ontziolaren nabea 1917koa bada ere, ziur dakigu ontziola 1885etik zegoela leku horretan[2].
Gaur egun nabeak duen forma denboraren joanean izan dituen zenbait aldaketen emaitza da: handitu egin da, eraberritu, egokitu eta abar. Alabaina elementu bat beti berdin egon da, hain zuzen, egurrezko egituraren oinarria egiten duen harlangaitzezko plataforma.
Berrikuntza horien ondorioz, eraikuntzak, gaur egun, hiru horma-arte ditu. Erdikoa da altuena, 25 x 15 metro ditu, eta bi isuriko estalkia. Zutabe libreek eusten diote. Erdiko nabean dago harmaila ere. Harmailak plano inklinatua du, eta hortxe dago ontziak lehorreratzeko gurdiaren errailak. Alboko beste bi horma-arteak ere zutabe libreen bidez sostengatzen dira. Hiru horma-arteek egurrezko zertxak dituzte. Barnealdeak bi altuera ditu eta, bertan, makinak eta eserlekuak, bai eta txabolatxo txiki bat ere, harlangaitzezko paretez eginda, itsasadarretik gertuen gelditzen den alboan. Goiko solairura joateko, kanpoko eskailera bat igo behar da. Ontziolaren egitura guztia egurrezkoa da, teilatuak zeramikazko teila kurboz estalita daude, eta, zenbait tokitan, zeramikazko teila lauz.
Hauek dira eraikuntza-elementu nagusiak:
- Harlangaitzezko plataforma, harmailaren oinarri dena, eta ibaiko urekin lotzeko arrapalak.
- Egurrezko zutabeak, estalki osoari eusten diotenak.
- Hormak; irekiak, zenbait tokitan oholezkoak.
- Estalkia; bi isurialdekoa, zeramikazko teilez eta bi mantsarda txikiz egina.
- Sabaiak; ageriko zertxak.
Ez dagoenez espazio itxirik, ez dago sarbide finkorik, baina pabiloia itsasadarraren paraleloan kokatuta dagoenez, Isuntza kaletik sartzen da bertara.
Ontziolak egurrezko egitura arina daukanez, barruko espazioa malgua eta erabilera askotakoa da, ezinbestean, ontziola sortu zen garaiko premiei erantzuteko.
Ontziolatik gertu, beste lehorreratze-gurdi baten arrastoak ikusten dira. Bere garaian, estalia zegoen, baina gaur egun ez dago estaltzen zuen egitura horren arrastorik.
Nahiz eta egitura guztiak zutik dirauen, eta tipologia ondo kontserbatuta dagoen, teilatuak baditu oker batzuk, eta lokalaren gainerakoa utzita samar dago.
Mendietatarren etxea
aldatuGaur egungo eraikina 1917koa da. Ramon Mendietak eraiki zuen, eta Isuntzako hondartzan dutxak eta itsas bainuak hartzeko establezimendua zen, udalak ez baitzuen inongo obrarik baimendu nahi, bainuetxe egiteko ez bazen. Jakina da gerra zibila hasi zenerako bainu horiek ez zirela erabiltzen, eta eraikina bizitegi erabiltzen zela besterik gabe.
Duela gutxi, etxebizitza sute batek hartu du, eta barrua eta estalkia ia suntsituta geratu dira. Alabaina, fatxadek ez dute kalterik jasan[3].
Etxebizitzako sarrera nagusia Isuntza kalean dago. Eraikinaren kokapenagatik, ontziolaren iparraldea itxita geratzen da eta lan-eremurako sarrera irekita geratzen da. Etxebizitza hori ontziolarekin oso lotuta dago: funtzionalki, Mendieta familiaren ekoizpen-unitatearen parte da.
Bolumen exentua da, oinplano angeluzuzena dauka (10 x 18 metrokoa) eta erdisotoa, bi solairu eta teilatupea ditu. Ontziolaren oinarri den harlangaitzezko plataforma beraren gainean eraikita dago etxea ere. Bi isuriko estalkia egurrezkoa da, eta isurki handiak ditu.
Fatxadan, bao zabalak eta egurrezko begiratokiak ditu, eta kolore urdinez margotutako egurrezko bilbadurak.
Etxeak, hondartza aldera, lorategi bat du, gain batean dago, eta harrizko horma batek inguratzen du.
Erreferentziak
aldatu- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
- ↑ Kultura Ondasun izendapena EHAAn
- ↑ «Asociación Vasca de Patrimonio Industrial y Obra Pública» avpiop.com (Noiz kontsultatua: 2019-09-11).
- ↑ «Babestutako ondare den Lekeitioko Mendieta ontziola arriskuan jarri du sute batek» Berria1 data= 2007-11-07.[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |