Sinaloa Mexikoko 31 estatu federaletako bat da, herrialdearen ipar-mendebaldean dagoena, Kaliforniako golkoaren ertzean. Sonorarekin du muga iparraldean, Chihuahua eta Durangorekin ekialdean (Mendebaldeko Sierra Madre mendilerroak bereizten du bi estatu horietatik) eta Nayaritekin hegoaldean. 57.377 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2.767.761 biztanle zituen 2010ean.[1] Hiriburua, eta estatuko hiri handiena, Culiacán Rosales da, nekazaritza eta industriagune garrantzitsua. Horren ondotik datoz Mazatlán eta Los Mochis.

Sinaloa
Coat of arms of Sinaloa.svg
Administrazioa
Herrialdea Mexiko
HiriburuaCuliacán Rosales
GobernadoreaQuirino Ordaz Coppel PRI
LaburduraSin
Diputatuak13
Geografia
Koordenatuak25°0′10″N 107°30′10″W
Sinaloa in Mexico (location map scheme).svg
Azalera57.377 km²
Demografia
Biztanleria2.767.761 biztanle (2010[1])
Dentsitatea48.24 bizt/km²
https://sinaloa.gob.mx/

ErreferentziakAldatu

  1. a b Macmillan, Palgrave, The Statesman's Yearbook 2017: The Politics, Cultures and Economies of the World, 823. orrialdea, Macmillan Publishers, books.google.es

Kanpo estekakAldatu