Ireki menu nagusia

Jalisco Mexiko erdi-mendebaldeko estatu federala da. 78.599 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 7.350.682 biztanle zituen 2010ean.[1] Guadalajara da hiriburua, eta beste hiri garrantzitsuak Sayula, Lagos de Moreno eta Ocotlán.

Jalisco
Coat of arms of Jalisco.svg
Administrazioa
Herrialdea  Mexiko
Hiriburua Guadalajara
Gobernadorea Aristóteles Sandoval PRI
Laburdura Jal.
Diputatuak 31
Geografia
Koordenatuak 20° 34′ 00″ N, 103° 40′ 35″ W / 20.566666666667°N,103.67638888889°W / 20.566666666667; -103.67638888889Koordenatuak: 20° 34′ 00″ N, 103° 40′ 35″ W / 20.566666666667°N,103.67638888889°W / 20.566666666667; -103.67638888889
Jalisco in Mexico (location map scheme).svg
Azalera 78.599 km²
Demografia
Biztanleria 7.350.682 biztanle (2010[1])
Dentsitatea 93.52 bizt/km²
http://www.jalisco.gob.mx/

GeografiaAldatu

KokapenaAldatu

Jalisco Mexikoko erdi-mendebaldean dago. Iparraldean Nayarit, Durango, Zacatecas eta Aguascalientesekin du muga; ekialdean San Luis Potosí, Guanajuato eta Michoacánekin; hegoaldean, Michoacán eta Colimarekin; eta mendebaldean Ozeano Barearekin.

Erliebea eta hidrografiaAldatu

Bi alde bereizten dira Jaliscoko erliebean: menditsua bata, eta laua bestea. Klima heze epela (19° C batez beste). Lerma-Santiago ibaien arroan dago lurraldearen zatirik handiena.

HistoriaAldatu

1526. urtean iritsi ziren Jaliscora espainiar konkistatzaileak; Nueva Galicia izeneko lurraldearen barnean geratu zen XVI. mendearen erdialdetik aurrera. Mexikoren independentziaren ondoren sortu zen Jalisco estatua, eta gaur egun garrantzi handia du, Mexikoko mendebaldean batez ere.

1889. urtean, gaur egungo Nayarit estatua bereizi zen Jaliscotik.

EkonomiaAldatu

Nekazaritza da ekonomia-jarduera nagusia: artoa, garia, azukre-kanabera, kotoia, arroza eta tabakoa. Lurpeko aberastasunak handiak dira: zilarra, urrea, merkurioa, beruna, zinka. Industria bada, baina hiri handietan soilik; herri gehienak nekazariak dira.

Jaliscotar ospetsuakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b Macmillan, Palgrave, The Statesman's Yearbook 2017: The Politics, Cultures and Economies of the World, 823. orrialdea, Macmillan Publishers, books.google.es

Kanpo estekakAldatu