Melchor de Santa Inés Oianguren

Melchor de Santa Inés Oianguren (Leintz Gatzaga, 1688Mexiko Hiria, 1747) gipuzkoar misiolari frantziskotarra eta filologoa izan zen. Valladoliden egin zen frantziskotar eta Filipinetarantz abiatu zen, misiolari, 1715. urtean. Bi urte geroago iritsi zen Manilara, eta Kotxintxinako misioetara bidali zuten. Gaixorik, Mexikora bidali zuten osa zedin, eta 1724an Manilara itzuli zen. Misio-lanetan jardun zuen, begietako eritasun batek jota, 1732. urtean Mexikora itzuli behar izan zuen arte. Sendatu ondoren, San Agustin de las Cuevasko komentuan geratu, eta han hil zen. Hizkuntzalaritzaren inguruan egin zuen lanengatik egin zen ezagun, ordea. Latinaren, grekoaren, hebreeraren, tagaloaren, txineraren, japonieraren, aramitaren eta malaysieraren berri bazuen. Japoniera eta tagalera, Filipenetako mintzaira, ikasteko bi gramatika idatzi eta publikatu zituen: Arte de la lengua Japona dividida en cuatro libros según el arte de Nebrija (1738) eta Tagalismo elucidado (1742). Bestalde, euskarari buruz ere gramatika bat idatzi zuela iduri du, baita hiztegi hirukoitz bat ere: Arte de la lengua vascongada, Cantabrismo elucidado eta Diccionario trilingüe Tagalo-Castellano-Cántabro. Euskarari buruzko azken lan horiek ez ziren argitara eman, eta gaur egun galdutzat jotzen dira.

Melchor de Santa Inés Oianguren
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMelchor de Santa Inés Oyanguren
JaiotzaLeintz Gatzaga, 1688
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMexiko Hiria, 1747 (58/59 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilologoa, monjea, misiolaria eta hizkuntzalaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaFrantziskotarren Ordena

Erreferentziak aldatu