Ireki menu nagusia

Melchor Rafael de Macanaz (Hellín, Espainia, 1670ko urtarrilaren 31 - 1760eko abenduaren 5a) politikaria eta gaztelaniazko idazlea izan zen.

Melchor Rafael de Macanaz
Macanaznuevaplanta.jpg
Bizitza
Jaiotza Hellín1670eko urtarrilaren  31
Herrialdea  Espainia
Heriotza Hellín1760ko abenduaren  5a (90 urte)
Hezkuntza
Heziketa Salamancako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Irakaslea(k) Diego de la Serna Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria

Filosofia-ikasketak egin zituen Valentziako Unibertsitatean, eta zuzenbidekoak Salamancan. Filipe V.a Espainiakoaren idazkari izan zen. Macanazek erregearen eskubideak Elizaren eskubideen gainetik zeudela zioen, eta jarrera horrek arazoak ekarri zizkion. Bestalde, politika zentralista bultzatu zuen. 1707an Valentziako eta Aragoiko foruak deuseztatu zituen.

Ondasun-batzordeko kide izan zen; 1711n Zaragozako ekonomia zuzentzeko arduradun izendatu zuten, eta 1713an Gaztelako Batzordeko fiskal nagusi. Urte horretan bertan, Espainiaren ordezkari ahalduna izan zen Utrechteko itunean, eta Pedimento fiscal (Eskabide fiskala) idatzi zuen, Elizaren eskubide politikoak eta ekonomikoak murriztearen alde; hori zela eta, Giudice inkisidore nagusiak heretikotzat hartu zuen. Halaber, erregearen aginduz, Inkisizioaren betebeharrei buruzko txosten bat idatzi zuen; erakunde horren erreforma eskatu zuen.

Frantziara erbesteratu zen, eta han Filipe V.a Frantziakoaren eta Filipe VI.a Frantziakoaren aholkulari zela, diplomaziako lanak ere egin zituen. 1748an Carvajal lehen ministroak Espainiara itzultzeko agindu zion; atxilotu eta Coruñan sartu zuten preso; espetxean lan asko idatzi zituen. 1760an Elisabet Farnese erreginak aske utzi, eta handik gutxira hil zen. Haren idazlan aipagarrienak hauek dira: La historia crítica de la Inquisición (1727, Inkisizioaren historia kritikoa) eta Las regalías de los señores Reyes de Aragón (1879an argitaratua, Aragoiko erregeen eskubideak).

ErreferentziakAldatu