Neubrandenburg edo Brandenburg Berria Alemaniako herri bat da, Mecklenburg-Aurrepomerania estatuaren hegoaldean kokaturik dagoena. Estatuko hirugarren hiri handiena da Rostock et Schwerinen ondoren.

Neubrandenburg
Neubrandenburg
Alemaniako hiri-udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Mecklenburg-Aurrepomerania
Rural district of Mecklenburg-VorpommernMecklenburgische Seenplatte
AlkateaSilvio Witt (en) Itzuli
Izen ofizialaNeubrandenburg
Jatorrizko izenaNeubrandenburg
Posta kodea17033, 17034 eta 17036
Udalerri kodea13071107
Geografia
Koordenatuak53°33′25″N 13°15′39″E / 53.5569°N 13.2608°E / 53.5569; 13.2608
Map
Azalera86,11 km²
Altuera20 m
Demografia
Biztanleria63.989 (2022ko abenduaren 31)
946 (2021)
alt_left 33.093 (%51,7) (%48,3) 30.896 alt_right
Dentsitatea743 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1248 (egutegi gregorianoa)
Telefono aurrizkia0395
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakCollegno, Flensburg, Gladsaxe Municipality (en) Itzuli, Koszalin, Nevers, Petrozavodsk, Villejuif, Yangzhou eta Nazaret
MatrikulaNB
neubrandenburg.de

Geografia

aldatu

Estatuaren hego-ekialdean kokaturik dago Neubrandenburg, Tollensesee lakuaren ertzean.

Historia

aldatu

XIII mendearen erdialdera monje batzuk Broda monasterioa jaso zuten eta 1248an Neubrandenburg hiria sortu zen, Brandenburgeko mangraveak iparraldeko lurrak kontrolatzeko hiri bat behar baitzuen. 1292an ordea Mecklenburgeko dukeak jabetu ziren Neubrandenburgetaz. Merkataritzari esker hiriak garapena ezagutu zuen hurrengo mendeetan.

Hogeita Hamar Urteko Gerran (1618-1648) suediarrek, eskoziar soldaduen laguntzarekin hiria hartu zuten baina 1631ean Liga katolikoa hiriaz jabetu eta aurrekoak bidali egin zituzten. Suediarrek orduan "presorik ez" politika ezarri zuten hiria berreskuratzeko. Historiako gatazkarik krudelenetakoa etorri zen orduan.

Bigarren Mundu Gerran ere asko sufritu zuen, Armada Gorriaren bonbaketek hiriaren %80 suntsitu baitzuten.

 
Stargarder Tor

Ondasun nabarmenak

aldatu
  • Harresiak: Erdi Aroko harresiak zirela eta Neubrandenburg "Lau ateetako hiria" (Stadt der Vier Tore) ezizenaz ezagutu zen. Gaur egun oraindik harresi honek zutik dirau. 7 metrotako altuera du eta 2'3 kilometrotako luzera. Aterik ikusgarriena Stargarder Tor da, ondoko irudian dagoena.
  • Andre Mariaren eliza (Marienkirche): Adreilu gorrizko eliza gotiko hau 1298an bukatu zuten eraikitzen. Bigarren Mundu Gerran suntsitua izan zen baina 1975rako berreraiki zuten.

Hiri senidetuak

aldatu

Demografia

aldatu
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak

aldatu