Mbaipy (guaranierazko ahoskera: [ᵐbaipɨ]) delakoa Paraguaiko eta Argentinako ipar-ekialdeko jaki tipikoa da. Morokilaren antza badu ere, jaki honen jatorria bestelakoa da. Mbaipya morokila baino antzinagokoa da. Izan ere, artoa Amerikako jatorrizko landarea da. Gainera, bertako biztanleek arto-irina erabiltzen baitzuten janaria prestatzeko lehen europar kolonizatzaileak Amerikara iritsi aurretik.

Mbaipy
jaki
Historia
JatorriaParaguai

Orokorrean ehoketa fineko arto-irin horia erabiltzen da. Hala ere, hainbat aldaera ditu prestatzeko erabiltzen den irinaren arabera (arto horia, arto zuria edo manioka-irina).

Artoa, manioka eta batata bezalako elikagaiak guaranien dietan oinarrizkoak zirenez, mbaipya jaten zuten espainiar kolonizatzaileak heldu aurretik. Hala ere, gaur egungo mbaipya baino osagai gutxiagoarekin jaten zuten.

Ezaugarriak aldatu

Mbaipyaren oinarrizko osagaia arto-irin horia da; hala ere, aldaera batzuek arto-irin zuria, manioka-irina edo gari-irin zuria erabiltzen dute. Horiei gehitzen zaizkie tipula bezalako barazkiak, gazta eta okela zatiren bat: oilaskoa, charkia edo txorizo gorrixka (gaztelaniaz: chorizo colorado). Landaguneetan oilaskoarekin eta charkiarekin jan ohi da. Hiriguneetan, berriz, txorizo gorrixkarekin.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu