Maurizio Malvestiti
Maurizio Malvestiti (Filago, Lombardia, Italia, 1953ko abuztuaren 25a) Lodiko elizbarrutiko apezpikua da.[1]
Maurizio Malvestiti | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
2014ko urriaren 11 - ← Giuseppe Merisi
2014 - ← Giuseppe Merisi Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Lodi (en) ![]() | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Marne, 1953ko abuztuaren 25a (69 urte) | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | italiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | apaiz katolikoa | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
BizitzaAldatu
Marnen jaio zen, Filago herriko auzo batean, 1953an. 1977ko ekainaren 11n apaiztu zuen Bergamoko apezpiku Clemente Gaddik.
1994an ofizial gisa deitu zuten Ekialdeko Elizetarako Kongregaziora, eta 2009an kongregazio horretako idazkariorde izendatu zuten.[2] Ingelesez eta frantsesez ere badaki.
2014ko abuztuaren 26an, Frantzisko aita santuak Lodiko elizbarrutiko apezpiku izendatu zuen.[3][4][5] Hartara, 2014ko urriaren 11n apezpiku sagaratu zuen Leonardo Sandri kardinalak, Erromako San Petri basilikan.
Goiburua (apezpiku esakunea)Aldatu
In silentio et spe («Isiltasunean eta esperantzan»)
IruditegiaAldatu
Malvestiti monsinorea, gotzain sagaratzeko ekitaldian (San Petri basilika, Vatikano Hiria).
Malvestiti monsinorea, gotzain sagaratu berritan, San Petriren aulkiaren ondoan.
Malvestiti monsinorea, Bashar Warda kaldear gotzainarekin, Mendekosteko gau osoko bijilian, Lodiko katidralean, 2016ko maiatzaren 14an.
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Italieraz) Rinunce e nomine, 26.08.2014
- ↑ (Italieraz) Il bergamasco mons. Maurizio Malvestiti Sottosegretario alle Chiese Orientali
- ↑ (Italieraz) La Diocesi di Bergamo in festa - Mons. Malvestiti vescovo di Lodi
- ↑ (Italieraz) Mons. Malvestiti nuovo vescovo
- ↑ (Italieraz) El primero discurso de dom Mauricio Malvestiti
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maurizio Malvestiti |
Kanpo loturakAldatu
- (Italieraz) Lodiko elizbarrutiaren webgunea
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |