Matteo Bandello
Matteo Bandello edo Mateo Bandello (Castelnuovo Scrivia, Piamonte, 1490 – Agen, (Frantzia); 1560) Pizkundeko idazle italiarra,Giovanni Boccaccio idazlearen jarraitzaile berantiarra izan zen.
Matteo Bandello | |||
---|---|---|---|
1550eko irailaren 1a - 1554 ← Jean, Cardinal of Lorraine (en) - Giano Fregoso (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Agen (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Castelnuovo Scrivia, 1485 | ||
Heriotza | Agen, 1561 (75/76 urte) | ||
Familia | |||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | italiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa, poeta, idazlea, apezpiku katolikoa eta ipuingilea | ||
Genero artistikoa | kontakizun laburra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Erlijio-ordena | domingotar | ||
Biografia
aldatuCastelnuovo Scrivian jaioa, Bandellok Pavian ikasi zuen. Bere bizimodua erlijiotik aparte bazebilen ere, Predikarien Ordenan sartu zen, 1526 arte, urte horretan abituak utzi baitzituen. Ondoren, diplomatikari gisa lan egin zuen jaun desberdinentzako. Mantuan eta Castel Goffredon bizi zen eta Lucrecia Gonzagaren irakaslea izan zen; emakume horri poema luze bat eskaini zion, I canti XI, poema in ottave in lode di Lucrezia Gonzaga di Gazzuolo, alegia.
Paviako guduan bere jarrera frantsesen aldekoa izan zen; baina Karlos V.aren gudarosteak Armada frantsesa menderatu zuen. Bandello, orduan, Piamontetik ihes egin behar izan zuen. Bere Milango etxea errea eta bere ondare guztiak konfiskatuak izan ziren. Orduan, Cesare Fregoso generalari laguntza eskatu zion. Fregoso militar italiarra zen baina frantsesen aldekoa. Fregosoren familiarekin batera Bandello Frantziara ihes egin zuen eta han Henrike II.a Frantziakoa erregearen babesa eskuratu zuen. 1550an errege frantsesak Agen hirian gotzaintza lortu zion eta hil arte bertan bizi izan zen idazlea.[1]
Obra
aldatu- Novelle (1554-1573), Boccaccioren estiloko narrazioak. Bandelloren lan ezagunena da. 214 narrazio laburrak dira, ez oso landuak, lau liburuetan antolatuta, azkena egilea hil ondoren plazaratuta. Horietako narrazio batzuk beste egileek erabili zituzten haien lanen oinarri gisa, esateako Romeo eta Julieta eleberria. Horrela egin zuten, adibidez, William Shakespeare eta Lope de Vega.[2]
- Rima
- Hécube (1538), Euripides egilearen moldatutako antzezlana.
- Alcuni fragmenti de le rime, Turin, 1816.
- I canti XI, poema in ottave in lode di Lucrezia Gonzaga di Gazzuolo.
Erreferentziak
aldatuKanpo loturak
aldatu- (Italieraz):Matteo Bandelloren lanak italieraz.
- (Italieraz): Matteo Bandellori eta Pizkunderi buruzko Ikerketa Zentroa.
- (Italieraz):Matteo Bandelloren lanak "Classici Stranieri" proiektuan.