Mati Iturralde

espainiar politikaria

Mati Iturralde Martínez de Lizardui (Agurain, Araba, 1959) arabar medikua eta politikaria da.

Mati Iturralde
Escudo del Pais Vasco.svg
Eusko legebiltzarkidea

1994 - 1998
Bizitza
Jaiotza Agurain, 1959 (61/62 urte)
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta medikua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna

IbilbideaAldatu

Medikua da ogibidez, eta Osakidetzan lan egiten du[1].

Eusko Legebiltzarreko V. legealdian, Ezker Abertzalea taldeko legebiltzarkide izan zen 1994tik 1998rako legealdian[2]. Azken urte horretan, atxilotua izan zen eta Rakel Peñak ordezkatu zuen legebiltzarrean.

1997an, Herri Batasunako Mahai Nazionalaren aurkako prozesuan erakunde horretako kideak atxilotzeko agindua eman zenean Belgikan egonaldia egin zuen beste kide batzuekin batera Europa mailan bizi zuten egoeraren berri emateko[3].

ErrefentziakAldatu

  1. «EL PAIS DIGITAL - ESPAÑA» www1.udel.edu Noiz kontsultatua: 2020-05-26.
  2. «Parlamento Vasco - Parlamentarios y Órganos - Fichas personales» www.legebiltzarra.eus Noiz kontsultatua: 2020-05-26.
  3. (Gaztelaniaz) País, El. (1997-02-04). «Tres miembros de la Mesa Nacional se refugian de momento en Bruselas» El País ISSN 1134-6582. Noiz kontsultatua: 2020-05-26.

Kanpo estekakAldatu