Martina Hingis
Martina Hingis (Košice, Eslovakia, 1980ko irailaren 30a) suitzar tenis jokalaria da, historiako onentsuenetakoa, Steffi Graf alemaniar txapeldunaren ondorengoa. 209 astez munduko tenislaririk hoberenaren postuan egon zen.
Martina Hingis | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Košice, 1980ko irailaren 30a (43 urte) |
Herrialdea | Suitza Txekoslovakia (1980ko irailaren 30a - 1992ko abenduaren 31) Eslovakia (1993ko urtarrilaren 1a - |
Bizilekua | Feusisberg Freienbach Hurden (en) Košice Trübbach (en) Zug |
Familia | |
Aita | Karol Hingis |
Ama | Melanie Molitorová |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | tenislaria eta tenis entrenatzailea |
Tenis | |
Jokaera | eskuina eta bi eskuz errebeska jotze |
Bakarka i/g | 548–135 |
Binaka i/g | 490–110 |
Rankinga | 1 tennis singles (en) (1997ko martxoaren 31) 1 tennis doubles (en) (1998ko ekainaren 8a) |
Parte-hartzailea
| |
Lateralitatea | eskuina |
Pisua | 59 kilogramo |
Altuera | 170 zentimetro |
Jasotako sariak | |
Bizitza
aldatuTxikitandik nabarmendu zen tenis jokalari gisa, eta txapelketa asko irabazi zituen, bai Txekoslovakian, bai, gero, Suitzan, familia hara joan baitzen bizitzera. 1989-1994 bitartean, adibidez, bost aldiz atera zen Suitzako txapeldun aire zabalean, hiru aldiz pista estalian, bi aldiz Europako txapeldun izan zen, bi aldiz irabazi zuen Roland Garros ospetsua (1993, 1994), eta behin Wimbledon (1994).
Profesional gisa, 1994ko urriaren 14an hasi zen, Women Tennis Association (WTA) elkarteko zerrendako 399. tokian. 1996ko urtarrilerako munduko lehen 15 jokalarien artean kokatu zen. Sei hilabete geroago, Wimbledongo bikote txapelketa irabazi zuen, Helena Sukova txekiarrarekin batera. 1997ko urtarrilean, 16 urte eta bost hilabete zituela, Australiako irekia irabazita, WTA elkarteko lehen postua lortzen zuen jokalaririk gazteena bihurtu zen. Urte horretan bertan hamar txapelketa irabazi zituen, Grand Slam-eko lauetatik hiru, besteak beste: Australiako Irekia, Wimbledon, eta AEBetako Irekia; Roland Garrosen finala galdu zuen, Iva Majoli kroaziarraren aurka.
Irabazitako sari nagusiak
aldatu- Australiako Irekia: 3 aldiz (1997, 1998, 1999)
- AEBetako Irekia: behin (1997)
- Wimbledon: behin (1997)
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro Brasil | Binaka |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/12/02 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martina Hingis |
- (Ingelesez) Martina Hingis, Women's Tennis Association, wtatennis.com
- (Ingelesez) Martina Hingis, International Tennis Federation, itftennis.com