Marugame (Kagawa)

Japoniako Kagawa prefekturako hiria

Marugame (japonieraz: 丸亀市 Marugame-shi?) Kagawa prefeturako hiria da, Shikoku uhartean dagoena, Japonian. Marugame lautada alubial baten erdian dago. 2014ko erroldaren arabera, 110.550 biztanle zituen.

Marugame
丸亀市
Japoniako hiria
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefetura
Shikoku
Shikoku
Kagawa
Izen ofiziala丸亀市
Jatorrizko izena丸亀市
Posta kodea763-8501
Geografia
Koordenatuak34°17′22″N 133°47′51″E / 34.28942°N 133.79761°E / 34.28942; 133.79761
Map
Azalera111,79 km²
MugakideakSakaide (en) Itzuli, Zentsūji (en) Itzuli, Utazu (en) Itzuli, Ayagawa (en) Itzuli, Tadotsu (en) Itzuli, Mannō (en) Itzuli, Kurashiki eta Kasaoka (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria109.165 (2020ko irailaren 1a)
−845 (2015)
Dentsitatea988,91 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1899ko apirilaren 1a eta 1890eko otsailaren 15a
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakDonostia, Suzhou, Tokoname (en) Itzuli, Zhangjiagang (en) Itzuli, Yurihonjo (en) Itzuli, Kyogoku (en) Itzuli, Daisen (en) Itzuli, Imabari, Tōon (en) Itzuli eta Guadalupe (Kalifornia)
http://www.city.marugame.lg.jp/
Sanuki Fuji

Historia aldatu

Marugame 1899ko apirilean sortu zen, Meiji Aroan. Hiri kodea jasotzen 53. hiri japoniarra izan zen. Shōwa Aroko 1940. eta 1950. hamarkadetan, hiriak eta inguruko zenbait uhartek bat egin zuten.

2005eko martxoaren 22an, Ayauta eta Hanzan (biak Ayauta barrutikoak) haren barruan batu ziren, eta horrela, gaur egungo Magurame hedatua sortu zen.

Kultura aldatu

MIMOCA museoa aldatu

Genichiro-Inokuma Arte Garaikide Museoa (MIMOCA), tren geltokiaren ekialdean dago eta Genichiro Inokumaren lanak biltzen ditu. Horrez gain, behin behineko erakusketak ere antolatzen ditu.

Turismoa aldatu

Marugame ezaguna da bertan dagoen gazteluagatik; Japonian, jatorrizko zurezko tenshua mantentzen duten 12 gazteluetako bat. Gaztelua gizakiak eraikitako mendixka baten gainean dago, 50 metro altuerakoa, Japoniako gaztelu-mendirik handiena egiten duena.

Marugame ezaguna da halaber haizemaileen (uchiwa) ekoizpen gune garrantzitsua delako; izan ere, Japonian egiten direnen % 90 bertan egiten baitira.

Marugameren inguruan bisita egiteko lekuak:

1947tik, hirian Marugame maratoi erdia lasterketa ospatzen da. Otsailaren hasieran egiten da eta milaka korrikalari erakartzen ditu urtero.[2] 2006an, Asiako errekorra Kayoko Fukushik egin zuen.[3]

Hiri senidetuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Hiking in Japan. Mt. Iino (飯野山). (Noiz kontsultatua: 2016-3-1).
  2. Ota, Shigenobu (2009-02-02). Marugame Half Marathon. ARRS. Sartze-data: 2010-02-07.
  3. Nakamura, Ken (2006-02-05). Fukushi sets Asian Half-Marathon record in Marugame. IAAF. Sartze-data 2010-02-07.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Japoniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.