Martin Ximenez de Bertendona

Martin Ximenez de Bertendona (Bilbo, Bizkaia, 1489 - 1564) itsasgizona eta ontzigilea izan zen. Bilbo hiriak hari esker berreskuratu zituen foruak eta udal-frankiziak (1551). 1554. urtean, Desierto ontziolan, Filipe II.a Espainiakoaren zerbitzuan izateko 610 tonako ontzitzarra egin zuen. Ontzia bukatutakoan, Napoliko Karlos printzea Coruñatik Ingalaterrara eraman zuen, han Maria erreginarekin ezkontzera. Handik bi urtera, Karlos V.a Espainiakoa Le Havretik Espainiara eraman zuen ontzi berberean. Ondoren, Caceres hiriko Yuste monasteriora baztertu zen. Egindako zerbitzu ugarien ondorioz hainbat sari jaso zituen erregearengandik.

Martin Ximenez de Bertendona
Bizitza
Jaiotza Bilbo1489
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza 1564 (74/75 urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak Itsastarra

ErreferentziakAldatu