Mars Attacks!
Mars Attacks! (euskaraz Marteren erasoa!, hitzez hitz Martek erasotzen du!) 1996ko Tim Burton estatubatuar zinema zuzendariaren umore eta zientzia-fikzioko filma da. 1962ko Topps estatubatuar goxoki enpresaren Mars Attacks saileko kromoetan oinarritua. Film horretan aktore eta izar handi ugarik antzeztu zuten, protagonista gisan nahiz paper edo agerpen laburrak eginez, tartean Jack Nicholson (bi pertsonaia antzeztuz), Glenn Close, Annette Bening, Pierce Brosnan, Danny DeVito, Martin Short, Sarah Jessica Parker, Michael J. Fox, Rod Steiger, Tom Jones (bere burua antzeztuz), Lukas Haas, Natalie Portman, Jim Brown, Lisa Marie Smith eta Sylvia Sidney.
Argumentua
aldatuB film (1950eko hamarkadako film aski ezagun eta ikusiak) generoaren parodia da. Martetik iritsi berri diren plater hegalari batzuk munduko hainbat herrialdetako hiriburuen gainean hegan dabiltza. Gizateria izuturik eta haien benetako asmoa zein den jakinguraz dago. James Dale (Jack Nicholson) AEBetako presidenteari bere aholkulari zientzialariak martzianoak bake asmotan datizela ziurtatu dio. Halere, militarrek presidenteari martzioanoak berandu izan aurretik akatu ditzan aholkuta diote. Horrela, gizateria martzianoek zer egingo duten zain dago...
Aktoreak
aldatu- Jack Nicholson: James Dale, AEBtako presidentea
- Jack Nicholson: Art Land
- Glenn Close: Marsha Dale, AEBtako Lehen Anderea
- Annette Bening: Barbara Land
- Pierce Brosnan: Donald Kessler
- Martin Short: Jerry Ross
- Sarah Jessica Parker: Natalie Lake
- Danny DeVito: Las Vegasko jokalaria
- Lukas Haas: Richie Norris
- Jim Brown: Byron Williams
- Pam Grier: Louise Williams
- Natalie Portman: Taffy Dale
- Rod Steiger: Decker jenerala
- Michael J. Fox: Jason Stone
- Sylvia Sidney: Florence Norris amona
- Jack Black: Billy-Glen Norris
- Christina Applegate: Sharona
- Tom Jones: Bere burua antzeztuz
- Ray J. Cedric Williams
- Brandon Hammond: Neville Williams
- Joe Don Baker: Norris jauna
- O-Lan Jones: Sue-Ann Norris
- Paul Winfield: Casey jenerala
- Lisa Marie Smith: Marteko neska
- Brian Haley: Mitch
- Jerzy Skolimowski: Zeigler doktorea
- Barbet Schroeder: Maurice
- Frank Welker: Martzianoen ahotsa
- Roger L. Jackson: Zeigler doktorearen itzultzailearen ahotsa
Kanpo estekak
aldatu- Mars Attacks! filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)