Jerzy Skolimowski (Łódź, Polonia, 1938ko maiatzaren 5a) poloniar zinema zuzendaria da.

Jerzy Skolimowski

Bizitza
JaiotzaŁódź1938ko maiatzaren 5a (85 urte)
Herrialdea Polonia
Familia
Ezkontidea(k)Joanna Szczerbic
Elżbieta Czyżewska (en) Itzuli  (1959 -  1965)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaNational Film School in Łódź (en) Itzuli
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, aktorea, margolaria, antzerkigilea, gidoilaria eta errealizadorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0804592 Allocine: 593 Allmovie: p111750 TCM: 178892 TV.com: people/jerzy-skolimowski Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Oso haurtzaro lazgarria izan zuen, Bigarren Mundu Gerrako gorabeherak zirela-eta. Gerra ondoren egin zituen lehen ikasketak, eta hogeita bat urte bete zituenerako, argitaratuta zituen bi olerki-bilduma eta antzerki-lan bat. Andrzej Wajda zinemagilearen eraginez Lodzeko zinemagintza-eskolan sartu zen, eta Berezitasunak: bat ere ez filma osatu zuen, eta zuzendari izatera iritsi zen aldez aurretik zuzendari-laguntzaile izateko araua bete gabe. Ordurako gidoigile ona zela erakutsia zuen, Roman Polanskirekin batera idatzitako Labana uretan filmeko gidoiarekin.

Skolimowskiren lehenengo filmetan nouvelle vagueren eragina nabarmentzen da, batez ere plano luzeen erabileran. 1967an Eskuak gora! filma egin zuen, baina zentsurarekin izandako gorabeheren ondorioz, erbestera alde egitea erabaki zuen. Londresen finkatu zen, baina hainbat lekutan lan egin zuen: Alemania, Frantzia, Italia, Estatu Batuak, Ingalaterra. Horrela, eta berak hala nahi ez zuen arren, zuzendari kosmopolitaren ospea irabazi zuen, eta trebetasunez egokitu zituen ingeles, alemaniar zein errusiar literaturako klasikoak, adibidez Robert Graves (Oihua) eta Ivan Turgeniev (Uholde eurien urtea) egileen lanekin egin zuenez.

Oso egile oparoa da, eta ez du beti arrakasta bera izan, baina bere zenbait film zinemagintzako klasiko bihurtu dira, adibidez Ezkutuko lana. Oro har sailkatzen zaila da, eta berdin landu ditu komedia, drama, film historikoa, suspensekoa edo gizarte-salaketa. Los Angelesen bizi izan zen 20 urtez, eta bertan margolari gisa aritu zen. Gerora, Poloniara itzuli zen, eta 2008. urtean, 17 urteren ondoren, film bat egin zuen: Cztery noce z Anną.

Filmografia aldatu

Zuzendari gisa aldatu

Aktore gisa aldatu

Sariak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jerzy Skolimowski  

Erreferentziak aldatu