Marley & Me
Marley & Me (euskaraz Marley eta Ni), 2008ko David Frankel estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako komedia film bat da. John Grogan kazetariaren izenburu berdineko liburu autobiografikoan oinarritua dago. Owen Wilson eta Jennifer Aniston aktoreek antzeztu zuten.
Marley & Me: The Puppy Years (2011) jarraipena izan zuen.
Argumentua
aldatuJohn eta Jenny Grogan (Owen Wilson eta Jennifer Aniston) bikote ezkonberriak Michigango negu gorriak atzean laga eta Florida hegoaldeko West Palm Beach eguzkitsura lekualdatu dira. Biek bertako bi egunkari banatan lana topatu, etxea erosi eta ezkonduberriek izaten dituzten lehenbiziko demei aurre egin beharko diete.
Johnek bere lagun eta lankide Sebastiani oraindik aita izateko prest ez dagoela aipatzean, Sebastianek Jennyren (Eric Dane) ama izateko gogoa baretzeko txakur bat eros diezaiola aholkatuko dio. Hortaz, Grogandarrek Labrador retriever txakurkume polit bat erosi eta Bob Marley abeslariaren omenez Marley izena ipiniko diote. Baina denboraren poderioz hasierako kume txiki moñoña 45 kiloko txakurtzarra bilakatu eta Gograndarren etxebizitza erabateko hondamendian bihurtuko du.
Aktoreak
aldatu- Owen Wilson: John Grogan
- Jennifer Aniston: Jennifer Grogan
- Eric Dane: Sebastian Tunney
- Alan Arkin: Arnie Klein
- Haley Hudson: Debbie
- Haley Bennett: Lisa
- Kathleen Turner: Kornblut andrea
- Ann Dowd: Platt doktorea
- Nathan Gamble: Patrick Grogan (10 urterekin)
- Bryce Robinson: Patrick Grogan (7 urterekin)
- Dylan Henry: Patrick Grogan (3 urterekin)
- Finley Jacobsen: Connor Grogan (8 urterekin)
- Ben Hyland: Connor Grogan (5 urterekin)
- Lucy Merriam: Colleen Grogan (5 urterekin)
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)