Labrador retriever
Labrador Retriever, Kanadako Ternua uhartean jatorria duen txakur arraza bat da. Berez, St. Johnesko ur txakur arrazatik dator. Munduan ospe eta estimu gehien duten arrazen artean dago, nagusiki bere izaerarengatik.
Labrador Retriever | |
---|---|
Txakur arraza | |
![]() | |
Espeziea | Canis lupus familiaris |
Jatorria |
Ternua eta Labrador![]() |
Izaera lagunkoi, zintzo, aktibo eta onbera ditu, bai eta adimen bikaina ere, horregatik adin guztietako gizakientzat egokia den txakurra da. Herrialde askotako poliziek ere erabiltzen dute, esaneko izaera leiala duenez, behar bezalako heziketarekin drogen eta lehergailuen bilaketan nahiz jendearen erreskatean jarduteko ezinegokiagoa baita.