Marisol Esteban Galarza
Maria Soledad Esteban Galarza (Pedrosa de Valdeporres, Burgos, 1959ko azaroaren 1a) ekonomiako irakasle katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean.
Marisol Esteban Galarza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pedrosa de Valdeporres, 1959ko azaroaren 1a (64 urte) |
Herrialdea | Bizkaia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, politikaria eta ekonomialaria |
Lantokia(k) | Euskal Autonomia Erkidegoa |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Eusko Jaurlaritza |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Txikitatik Basaurin bizi izan da. Ekonomiako ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Tesia London School of Economics deiturikoan egin zuen, eta gero, post-doktoratua, Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn. Zenbait ikastaro eta hitzaldi eman ditu ekonomiaz eta euskaraz.[1]
2009an Euskal Herriko Unibertsitateko errektoretzarako hautagaia izan zen Juan Ignacio Pérez Iglesias ordezkatzeko, baina Iñaki Goirizelaiak irabazi zituen hauteskundeak botoen %52,25ekin.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntzako kontseilariordea izan zen 2009tik 2012ra bitarte Patxi Lopez lehendakaria izan zenean.[2]
Erreferentziak aldatu
- ↑ «Maria Soledad Esteban Galarza» www.inguma.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2018-07-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Marisol Esteban, ex candidata a rectora de la UPV, será viceconsejera en Educación» El Correo 2009-05-05 (Noiz kontsultatua: 2018-07-20).