Maria Thereza Alves

artista brasildarra

Maria Thereza Alves (Sao Paulo, Brasil, 1961) artista garaikidea da, bideogile, perfomercelari, ekintzaile eta idazlea. Berlinen bizi eta lan egiten du.

Maria Thereza Alves
Bizitza
JaiotzaSão Paulo, 1961 (62/63 urte)
Herrialdea Brasil
Hezkuntza
HeziketaCooper Union (en) Itzuli
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakbideoartista, performancelaria eta installation artist (en) Itzuli
Lantokia(k)Berlin
mariatherezaalves.org
IMDB: nm9477521 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

New Yorkeko Cooper Unionen ikasi zuen (1985ean graduatua). 1981ean, Langileen Alderdiaren ordezkaria izan zen Estatu Batuetan, eta, 1987-88an, Alderdi Berdea fundatu zuen. 2016an, Vera List Prize for Art and Politics saria jaso zuen.[1] Besteak beste, Documentan (13), Manifestan (12) eta 2020ko Sydneyko Biurtekoan parte hartu zuen.[2][3]

Seeds of Change delakoan, 1999az geroztik garatutako obra-serie bat (Marseilla, Reposaari, Liverpool, Exeter-Topsham, Dunkerque, Bristol, New York, Anberes... bezalako portu-hirietan), hau idatzi zuen: “Historiako kontakizun ofizialek ez badute gaur egungo ezagueren eta esperientzien berri ematen, eta areago, ezabatu nahi badituzte, arteak kontakizun horiek errealitate sozial garaikideetara ekartzeko indarra du”.

Banakako erakusketak aldatu

  • El Retorno de un Lago, MUAC (UNAM), Mexiko Hiria (Mexiko), 2014[4]
  • El Largo Camino a Xico (1991-2014), atzera begirakoa CAAC, Sevilla (Espainia), 2015[5]
  • Seeds of Change: New York - A Botany of Colonization, Parsons / The New School for Design, New York (AEB) 2016[6]
  • The Flood, Galerie Michel Rein, Bruxelles, 2017
  • The Middle Earth. Projet méditerranéen de Maria Thereza Alves & Jimmie Durham, IAC, Lyon, 2018[7]
  • Descolonizando o Brasil (lankidetza), Sesc Sorocaba, São Paulo (Brasil), 2018[8]
  • Trade and Surplus Value, Galleria Alfonso Artiaco, Naples (Italia), 2018[9]

Erakusketa kolektiboak aldatu

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2016an, Vera List Prize for Art and Politics saria.[1]

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Maria Thereza Alves, Catalina Lozano, Raúl Vázquez Palacios, El Regreso de un Lago/The Return of a Lake, Walther König, 2012 ISBN 978-3-86335-2-103
  • Emmanuelle Chérel, Maria Thereza Alves, Jean Fisher, Catalina Lozano, Maria Thereza Alves, Édition Beaux-arts Nantes, 2013 ISBN 979-10-92693-00-3
  • De Llano and Centro Andaluz de Arte Contemporáneo (ed.), El Largo Camino a Xico. / The Long Road to Xico. Maria Thereza Alves: 1991-2015, Sternberg Press, Berlin, 2017 ISBN 978-84-9959-238-1
  • Maria Thereza Alves, Recipes for Survival, University of Texas Press, Austin, 2018 ISBN 978-1-4773-1720-4
  • Rahel Aima, "Secret Gardens. On Maria Thereza Alves’s Seeds of Change", Artforum International, été 2018
  • Richard William Hill, "Borderless histories. The Botanical Art of Maria Thereza Alves", Third Text 32 (2-3), 2018

Kanpo estekak aldatu