Sao Pauloko biurtekoa

Sao Paulo Biurtekoa (edo Sao Pauloko bienala) nazioarteko erakusketa bat da arte modernozkoa. 1951n sortu zen eta bi urtez behin antolatzen da Ciccillo Matarazzo Pabiloian Sao Paulo hirian kokatutako Ibirapuera Parkean.[1] Sao Pauloko Arte Modernoko Museoaren zuzendariaren ekimena izan zen, Ciccillo Matarazzo Veneziako Bienala erakusketan inspiratuta, Brasilgo arte modernoa zabaltzeko helburuarekin.[2] Veneziako Bienalaren ondoan Sao Paolokoa da mundu mailako bigarren arte bienal garrantzitsuena. Latinoamerikako arte modernoaren erakusketa nagusietako bat da.[3] 2002ko ekitaldian (25garrena) seiehun eta hirurogeita hamar mila bisitari izan zituen.

Sao Pauloko biurtekoa
Biennale-Sao-Paulo-Pavilhao-Ciccillo-Matarazzo.jpg
Datuak
Motaart biennial (en) Itzuli
HerrialdeaBrasil
Historia
Sorrera1951
webgune ofiziala
Facebook: bienalsaopaulo Instagram: bienalsaopaulo Edit the value on Wikidata
Sao Pauloko bienalaren gune nagusia
Oscar Niemeyer-ren diseinua

Jorge Oteizak 1957ko edizioan 29 eskultura aurkeztu zituen, hamar familiatan banatuta, Nazioarteko Eskultura Sari nagusia lortu zuen. Sari Nagusia Georgio Morandi Italiarrak jaso zuen eta pinturako saria Ben Nicholson ingelesak.[4][5]

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «Pavilhão Ciccillo Matarazzo - Sede de la Bienal» universes.art (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
  2. «Empieza la Bienal de Arte de São Paulo» www.exteriores.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
  3. (Gaztelaniaz) Avendaño, Tom C.. (2018-09-06). «São Paulo inaugura su mayor bienal en años» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
  4. IV Bienal del Museo de Arte Moderno : 1957, São Paulo, Brasil = Arte Modernoaren Museoaren IV. Bienala. (1. ed. argitaraldia) Fundación Museo Jorge Oteiza 2007 ISBN 978-84-935542-2-4. PMC 217124220. (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  5. Oteiza, Jorge de 1908-2003. (D.L. 2014). Oteizaren eskultura : catalogo. Fundación Museo Oteiza = Jorge Oteiza Fundazio Museoa ISBN 978-84-941212-9-6. PMC 907052182. (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu