Maria Soledad Moral Santa Cruz

arrain saltzailea, ekintzailea

Maria Soledad Moral Santa Cruz (Santurtzi, Bizkaia, 1882ko abenduaren 31Portugalete, Bizkaia, 1944ko martxoaren 7a) arrain saltzaile, "sardinera", eta ekintzailea izan zen. Gerra zibilean aktiboki parte hartu zuen errepublikanoen bandoan, eta horren ondorioz Saturrarango penalean sartu zuten.

Maria Soledad Moral Santa Cruz
Bizitza
JaiotzaSanturtzi1882ko abenduaren 31
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaPortugalete1944ko martxoaren 7a (61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarrain-saltzailea eta aktibista
Izengoitia(k)Navarrilla

Biografia aldatu

María Soledad Moral Santa Cruz, "La Navarrilla", Patricio Moral Santa María eta María Nieves Santa Cruz Picoren alaba zen. Mamariga auzoan jaio zen, Santurtzin, 1882ko abenduaren 31n. Bere familiaren zati bat Nafarroatik zetorren eta, beraz, bera eta bere ondorengoak "nafarrak" bezala ezagutuak izan ziren.[1]

"Navarrilla" ezizena, bere gurasoak, Trianoko meategietan lan egiteko, 1880 inguruan Santurtzira Nafarroatik iritsi zirenean sortu zen. Barrakoietan bizitzetik urrun, zoritxarrez etorkinen familia asko bizi izan ziren bezala, babes hobea bilatu zuten herrian, eta, zehazki, Mamariga auzo arrantzalean. Nafarroako jatorria zuten pertsonen auzoko berritasunak, aurrerantzean, Nabarrilloak bezala ezagutzea eragin zuen, eta Maria Soledad eta bere anai-arreben seme-alabak "Navarrilloen Semeak" bezala. Eta horrela hurrenez hurren.[2]

Maria Soledad León Aureliano Gutiérrezekin ezkondu zen. Hau, lanbidez itsasgizona eta tretza‑arrantzalea izan zen, bogatzaile ona eta aldi batean Portugaleteko "Virgen de la Guía" traineruko patroia. Portugaleteko marinelen kofradiako kidea ere izan zen.[2]

Ezkondu ondoren Portugaletera bizitzera joan ziren eta zazpi seme-alaba izan zituzten: Antonio, Patricio, Mari Nieves, María, Laura, Aurelio eta Miguel. Itsasadarraren ondoan bizi izan ziren eta Maria Soledad arrain saltzaile bezala aritu zen. Bere familiako zenbait kidek ere itsasoari eta arrantzari lotutako lanbideak izan zituzten.[1]

Maria Soledad herri arrantzale honen tradizioaren irudi bizia zen. Bere musuzapia buruan, bere amantalarekin eta oinutsik, "sardinera" guztiak bezala, tinakoak alokatzen zituen, non arrantza garbitzen zuen, eta gero saldu egiten zuen. Hainbat arrantza-txaluparen jabeak izan ziren, bakoitza bere aparailuekin, eta horiek guztiak konfiskatu egin zizkioten, gerra zibilean Nazionalak Portugaleten sartu zirenean.[2]

Zenbait txostenen arabera, María Soledadek Portugaleten aktiboki parte hartu zuen 1934ko urriko iraultzan. Horrela, bere fitxa politikoan honela definitzen da: "Pertsona iskanbilatsua, bere seme-alabak ordenaren indarrekin istiluak sortzera bultzatzen dituena".[1]

Familia ideia errepublikanoa zen, eta bere bi seme, Patricio eta Antonio, Alderdi Komunistako kide ziren. Gerra Zibilean aktiboki parte hartu zuten errepublikanoen bandoan, eta, ondorioz, bi seme Valladolideko eta Santiagoko kartzela frankistetara eraman zituzten.[3]

1937ko ekaineko bonbardaketetan, Maria alabarekin batera Guriezon (Kantabria) babestu zen, eta amaren familiak hartu zuen. Handik gutxira atxilotu zituzten, euren ondasunak konfiskatu zizkieten eta Ahizpa Klaratarren komentuan atxiki zituzten. Urte horretako Eguberri egunean, Maria, bere alaba, askatu zuten. Maria Soledadek patu gogorragoa jasan zuen. 1938. urtearen hasieran, epaiketa militar batean, 6 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten Saturrarango (Mutriku) emakumeen kartzelan, eta han sartu zuten 55 urtetik gorako emakume preso bakarrenetakoa izanik. Behin baino gehiagotan zigortu zuten mesedetako mojek, espetxea zaintzeaz arduratzen zirenak, bere errukiari uko egiteagatik.[1]

1939an kartzelatik atera zen indultu bati esker, baina errealitate gogorra aurkitu zuen: bere ondasunak desjabetuta zeuden, eta bere seme Aurelio, Antonio eta Patricio preso hartuak zeuden atxikimendu politikoagatik eta, Antonio eta Patricioren kasuan, Gerra Zibilean errepublikanoen bandoan parte hartzeagatik.[1]

Maria Soledad Moralek, Patriciok eta familiako gainerako kideek preso-esparruetatik itzuli zirenean Portugaleten hasi behar izan zuten berriro. Pisu bat alokatu eta txalupa bat erosi zuten "Hiru anaiak" izena jarriz. Maria Soledadek familiako txalupak lortzen zuen arrantza saltzen jarraitu zuen 1944an hil zen arte.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e (Gaztelaniaz) María Soledad Moral Santa Cruz «La Navarrilla» | Emakumeen Oroimenean. (Noiz kontsultatua: 2021-03-29).
  2. a b c (Gaztelaniaz) Aurelio, Publicado por. LA VIDA PASA. (Noiz kontsultatua: 2021-03-29).
  3. a b (Gaztelaniaz) «María Soledad Moral, “La navarrilla”» El Bolintxi 2019-03-05 (Noiz kontsultatua: 2021-03-29).

Kanpo estekak aldatu