Maria Rita Barrenetxea
Maria Rita Barrenetxea eta Morante (Bilbo, 1757ko maiatzaren 13a - Madril, 1795eko azaroaren 23a), Solanako Markesa eta Carpiko Kondesa, aristokrata eta idazle bilbotarra. XVIII. mendeko euskal ilustratua izan zen. Euskal lehenengo emakume antzerkigiletzat bezala onartua izan da.[1][2]
Maria Rita Barrenetxea | |
---|---|
![]() Francisco Goyak bere erretratua egin zuen; hilabete gutxi batzutara hil egin zen. | |
Bizitza | |
Izen osoa | María Rita Nicolasa de Barrenechea y Morante de la Madrid |
Jaiotza | Bilbo, 1757ko maiatzaren 19a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Madril, 1795eko azaroaren 23a (38 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | prosalaria, antzerkigilea, idazlea eta aristokrata |
Mugimendua |
Enlightenment in Spain ![]() |
Eduki-taula
BiografiaAldatu
Bilbon, 1750eko maiatzaren 13an jaioa, bere gurasoak aristokratak ziren biak: José Fernando Barrenechea, Puertoko II. markesa, eta Ana María Morante, Solanako markesa. Ama hil ondoren, aita apaiza egin zen eta biak, aita eta alaba, bizitzera, Valladolidera joan ziren. Maria Ritak, bestetik Santa María la Real de Las Huelgas monasterioan egin zituen lehenengo ikasketak. 1775an Juan Sahagun Mata Linaresekin ezkondu zen, hau ere aristokrata, Carpioko kondea. Senarraren karguak zirela eta, lehendabizi Bartzelonara joan ziren eta, 1780an, Madrilera non senarrak "Alcalde de casa y Corte" kargua bete zuen. Bi alaba izan zituen. Familiakideak Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen partaideak ziren eta, horregatik, ulergarria da bera Real Sociedad Económica Matritense de Amigos del País delakoaren Emakumeen Biltzarreko lehendabizietako bazkidea izatea. Elkarte horretan garaiko beste emakume ilustratu ezagunekin harremanetan egon zen eta Gaspar Melchor de Jovellanos idazlea ezagutu zuen. Osasun ahula zuen eta medikuak lekuz aldaketa egiteko aholkua eman zion. Orduan, Bilbora itzuli zen; garai horretako zenbait gutun ezagutzen da. Berriro ere Madrilen gaztea hil zen, 1795ko azaroaren 23an.[3]
ObraAldatu
Bere lan gehienak galdu dira. Antzezlanak idatzi zituen batez ere, komediak bereziki. Bidaia-liburu bat ere aipatua izan da.
- Catalin, antzezlana. Portugaleten girotuta. Urte asko galduta egon ondoren Arartekoak berreskuratu zuen 2006an.[4]
- La aya
- Izenbururik gabeko beste testu bat.
BibliografiaAldatu
- "Catalin" de Rita de Barrenechea y otras voces de mujeres en el siglo XVIII. Hitzaurrea:Inmaculada Urzainqui. Alacant, Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes, 2013.