Maria Occhipinti

Anarkista, aktibista eta idazle italiarra

Maria Occhipinti (Raguse, Italia, 1921eko uztailaren 29aErroma, 1996ko abuztuaren 20a) italiar anarkista eta idazlea izan zen.[1]

Maria Occhipinti
Bizitza
JaiotzaRagusa, 1921
Herrialdea Italiako Erresuma  (1921eko urtarrilaren 1a, 1921 -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1996ko abuztuaren 20a)
HeriotzaErroma1996ko abuztuaren 20a (74/75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta sindikalista
Lan nabarmenak

Biografia aldatu

Maria Occhipinti hiru urtez baino ez zuten eskolatu jostun ikasi baino lehen. 17 urterekin ezkondu zen. Haren senarra haiek ezkondu eta gutxira deitu zuten gerrara. Borroka sozialetan parte hartu zuen, eta Italiako Alderdi Komunistarekin bat egin.

Ibilbidea aldatu

Amerikarrak Sizilian lehorreratu ondoren, Raguseko Non si parte! mugimendu anarko-antimilitaristaren buruetako bat izan zen, Ivanoe Bonomiren gobernuak nahi izan zuen italiar armadan erreklutamendu bortxatuak egitearen aurka egiteko. Ragusen, 1945eko urtarrilaren 4an, 5 hilabeteko haurdun zegoela, errepidean etzan zen erreklutak garraiatzen zituen ibilgailua blokeatzeko. Haren keinuak matxinada eragin zuen, armada italiarrak jendetzaren aurka tiro egin zuen, eta mutil bat eta sakristau bat hil. Erreboltak 4 egun iraun zuen, eta, azkenik, odolez erreprimitu zuen armadak. "Non si parte" matxinada Conisora, Modicara eta Vittoriara ere zabaldu zen.

Maria Occhipinti eta herrikide asko atxilotu zituzten, eta matxinadaren bultzatzaile gisa epaitu zuten. Kondenatutako emakume bakarra izan zen. Hasieran, Ustican egon zen espetxeratuta, eta han erditu zen, eta, gero, bi urtez Palermoko benediktinoen kartzela erlijiosora eraman zuten.

Zigorra bete ondoren, familiak zein Italiako Alderdi Komunistak kondenatuta, Raguse-tik alde egin zuen alabarekin.

Bidaiatu, eta Napolin kokatu zen, gero Ravena, Sanremo, Erroma eta Milanen. Gero, Suitzara joan zen, eta han idatzi zuen bere autobiografia, Una donna di Ragusa, 1957an argitaratua. Liburuak hiru edizio izan zituen Italian, bi Suedian eta bat Frantzian 1980an. Liburuak Brancati saria jaso zuen 1976an. Jean-Paul Sartre eta Simone de Beauvoirren Temps Modernes-en 1960ko uztaileko edizioan agertu zen laburpen bat.

Atzerriko herrialde batzuetara bidaiatu zuen, besteak beste, Marokora, Frantziara, Kanadara eta Estatu Batuetara, 1973an Erromara itzuli aurretik.

Han, soziologia-azterketak idatzi zituen, langileen esplotazioa argitan ezarriz. Erromako anarkisten inguruarekin kolaboratu zuen. 1987an egin zuen azken hitzaldi publikoa, Comison, Estatu Batuetako armadak misilak jartzearen aurka.

Ondoren aldatu

Hil-ondoan argitaratutako Una donna libera lanean, Siziliatik atera zenetiko bere bizitza laburtu zuen. Liburu hori oinarrizko giza eskubideen alde borrokatu zen emakume aske baten autobiografia da. Maria Occhipinti XXI. mendean jarraitu beharreko eredu bihurtu da.[2]

2013an, Luca Scivolettoren Con quella faccia da straniera. Il viaggio di Maria Occhipinti dokumentala bere bizitzari buruzkoa da, eta Marilena alabak eta Rosa ahizpak parte hartu zuten.[3] Dokumentala Bariko Nazioarteko Zinemaldian aurkeztu zen.[4]

Idatziak aldatu

  • Una donna di Ragusa, Landi, 1957 eta, gero, Feltrinelli, Milano, 1976, Frantzian argitaratu zen, Une Femme de Sicile izenburuarekin, Fanchita Gonzalez-Batlle-ren itzulpena eta Anna Libera, Masperoren sarrera.[5]
  • Il carrubo ed altri racconti, Sellerio Editore, Palermo, 1993.
  • Una donna libera, Sellerio Editore, Palermo, 2004.

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 1976an Brancati saria jaso zuen Una donna di Ragusa lanarekin.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu