Ireki menu nagusia

Marguerite Brunet, Mademoiselle Montansier izenaz ere ezaguna, (Baiona, 1730eko abenduaren 19a - Paris, 1820ko uztailaren 13a) euskal aktorea eta antzerki zuzendaria izan zen.

Marguerite Brunet
Mlle Montansier 1790 - Londré 1991 p186.jpg
Bizitza
Izen osoa Marguerite Brunet
Jaiotza Baiona1730eko abenduaren  19a
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1820ko uztailaren  13a (89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak antzerki aktorea eta theatre managerra Itzuli

BiografiaAldatu

14 urte zituela, Bordelen ursulinek zuten komentutik ihes egin eta Amerikara joan zen. Martinikako intendentea zen Bursonen maitale bilakatu eta Saint-Dominguen jantzi-denda jarri zuen. Parisera joan eta Mme Montansier bere izekoren etxean geratu eta kasino bat eratu zuen Saint-Honoré kalean.

Saint-Contesteko markesarekin zuen harremanari esker Versaillesen antzerki bat zuzendu zuen eta Marie-Antoinette erreginak 1775ean jauregiaren antzezlanen esklusibitatea lortu zuen. 1779an Fontainebleau, Saint-Cloud, Marly, Compiègne, Rouen, Caen, Orléans, Nantes eta Le Havreko antzerkien esklusibitatea ere lortu zuen. 1777ko azaroaren 18an Versaillesen, eta Luis XVI.a Frantziakoa ikusleen artean zegoela, Théâtre de la rue des Réservoirs izeneko antzerkia eraiki zuen, laster Théâtre Montansier izango zena.

Frantziako Iraultza eta gero, Parisera joan zen Honoré Bourdon bere maitalearekin batera joan eta Théâtre des Beaujolais zuzendu zuen 1790 eta 1806 artean. Frantziako Iraultzako Gerretan armadarekin batera joan zen Belgikara Comédiens de la République française konpainia zuzenduz.

Izualdian, lainotearen 25ean hain zuzen ere, atxilotu zuten. Hamar hilabete eman zuen presondegian aske utzi zuten arte. 1799ko irailaren 5ean Neuville ezkondu zuen.

BibliografiaAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marguerite Brunet  

  Bouchenot-Déchin, Patricia (2007) La Montansier Paris: Perrin ISBN 978-2262026813 .

  Bonnet, Manuel (2009) La Montansier (1730-1820), la fameuse directrice éditions Arlys ISBN 978-2-85495-395-4 .