Ireki menu nagusia

Marcelo Ríos, izengoitiz Chino Ríos (Santiago, Txile, 1975) tenislari profesionala da. Munduko tenis-jokalari onenetako bat izan da. 1993an, hamazazpi urte zituela, Estatu Batuetako gazte-mailako Irekia irabazi zuen, eta bere mailan munduko aurren sailkatu zen. Gainera, bere herrialdeko hedabideek urteko jokalari onena izendatu zuten. 1995ean, Herbehereetako irekia irabazi zuen, Bolonia, Amsterdam eta Kuala Lumpurko tituluez gainera. 1996an, hamaseigarren sailkatu zen jokalari profesionalen zerrendan. 1998an, Cayo Vizcaíno lehiaketako finala irabazi zuen, André Agassi estatubatuarraren aurka, eta Pete Sampras kendu zuen zerrendako lehen postutik. Munduko tenis-jokalari profesionalen sailkapenean aurreneko lekua lortzen zuen Hego Amerikako lehen jokalaria izan zen.

Marcelo Ríos
Marcelo Rios.jpg
Bizitza
Jaiotza Santiago1975eko abenduaren  26a (43 urte)
Herrialdea  Txile
Bizilekua Santiago
Familia
Ezkontidea(k) María Eugenia Larraín Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Santiago College Itzuli
Jarduerak
Jarduerak tenislaria
Tenis
Jokaera ezkerra eta bi eskuzko errebes
Bakarka i/g 391–192
Binaka i/g 36–58
 
Pisua 75 kilogramo
Altuera 175 zentimetro
Jasotako sariak

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marcelo Ríos