Manuel Rivera

Manuel Rivera Hernández» orritik birbideratua)

Manuel Rivera Hernández (Granada, Espainia, 1927ko apirilaren 23a - 1995eko urtarrilaren 2a) margolaria izan zen.

Manuel Rivera
Bizitza
JaiotzaGranada1927ko apirilaren 23a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1995eko urtarrilaren 2a (67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta eskultorea
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
El Paso

Bizitza

aldatu

Arte-ikasketak egin zituen, jaioterrian lehenbizi, eta Sevillako Arte Ederretako Eskolan gero. 1951n marrazki-irakaslearen titulua lortu zuen. Urte horretan bertan Madrilen jarri zen bizitzen, eta lehen obra abstraktuak egin zituen. 1955ean Parisa joan zen, eta hango joera informalistak ezagutu zituen.

Espainiara itzuli zenean, espazioaren bilaketan zentratutako lanak hasi zituen, eta krisi sakon baten ondoren, margo material tradizionalak utzita, oihal metalikoa erabili zuen euskarri gisa. 1957an El Paso taldeko sortzaileetako bat izan zen, eta Sao Pauloko Biurtekoan eta Alexandriako Biurtekoan parte hartu zuen. 1958tik aurrera bastidore lodiago bat erabiltzen hasi zen, eta horrela argi- eta espazio-efektu berriak lortu zituen bi planoetan. Urte horretan bertan Metamorfosiak saila hasi zuen, Kafkaren omenez.

1961etik aurrera, zuri-beltza utzita, margo-gama zabalagoa erabiltzen hasi zen. Gero planteamendu konstruktibistagoetara jo zuen, eta Ispiluak saila hasi zuen. Handik aurrera, alde batera utzi zuen oihal metalikoa material gisa, bitarteko gisa erabiltzeko. Bere oihal metalikoek sortzen duten dardaraldi optikoa dela-eta, op artekin eta arte zinetikoarekin lotu nahi izan da. 1981ean Espainiako Arte Ederretako Urrezko Domina eman zioten, eta 1984an Espainiako Arte Ederretako Errege Akademiako kide izendatu zuten. Bere obra Bilboko Arte Eder Museoan ikus daiteke, mundu osoko beste museo askoren artean.

Erreferentziak

aldatu