Manuel Iradier Logia Agurgarria

Manuel Iradier Logia Agurgarria Espainiar Logia Sinboliko Handiaren obedientziapean dagoen elkarte masonikoa da, 1993an Gasteizen sortua eta eskoziar erritu zaharra eta onartua jarraitzen duena. Manuel Iradier gasteiztar esploratzailearen izena hartu zuen.

HistoriaAldatu

1993ko apirilaren 18an, Espainiar Logia Sinboliko Handiak Bilboko Tolerantzia Logia Agurgarriaren zenbait kideei baimena eman zien Gasteizen elkarte berria sortzeko.

Lehendabiziko egoitza Arespalditzako baserri batean zegoen eta, hasieran, Valladolid, Madril eta Baionako zenbait kiden laguntza izan zuten.

Bi urte pasa eta gero, Gasteizera mugitu eta soto bat atondu zuten bere errituak egiteko. Hasieran gizonezko logia bazen ere, 1994ko apirilaren 23an lehendabiziko emakumea onartu zen, lehendabizikoa Euskal Herriko logietan eta baita lehendabizikoa Maisu eta Maisu Agurgarria izateko ere.

2001. urterako hainbeste kide zituen ezen tenplu berria eraiki behar izan zuten. Urte hartako irailaren 29an Jean Cruzeten omenez egindako Tenplu berria zabaldu zuten. Bi hilabete geroago, azaroan, lehendabiziko logia-ondorengoa sortu zen (Donostiako Altuna Logia Agurgarria) eta 2005eko otsailean bigarrena (Bilboko Luz del Norte Logia Agurgarria).

Kanpo estekakAldatu