Altuna Logia Agurgarria

Altuna Logia Adeitsua Donostian 1932an sortutako logia masonikoa da. Izenaren jatorria Manuel Ignacio Altunarengan (1722-1762) datza, Azkoitiko Portu jauregian jaiotakoa, ilustratua, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea erakundearen bultzatzailea, Compañía Guipuzcoana de Caracasen bazkide eta Jean-Jacques Rousseau filosofo ospetsuaren lagun handia.[1]

Altuna Logia Agurgarria
Datuak
Motalogia masonikoa
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaGran Logia Simbólica Española (en) Itzuli

Historia aldatu

Logia 1932. urtean fundatu zen, maiatzaren 17an eta Donostian. Espainiako Sortalde Handiaren babespean altxatu zituen zutabeak. Jose Julian Bellido Rodriguez izan zen Maisu Beneragarria eta Ricardo Vera Salas eta Angel Heras Maiz, lehen eta bigarren begiraleak. Logia honen lanak 1932. eta 1936. urteen artean burutu ziren. Espainiako Gerra Zibilaren amaierarekin bortizki eraitsi ziren zutabeak.[2]

Garai hartako Donostiako gizarteko lagun ospetsuak Altuna 15. Logia Adeitsuaren kideak izan ziren, horien artean Mariano Doporto Macho, Igeldoko Meteorologia Behatokiaren zuzendaria, Willy Koch alemaniar argazkilari ospetsua eta garaiko Donostian kontsula, Jose Martinez Ubago hiriko auzapeza 1935. urtean edota Ezker Errepublikazaleko buru Fermín Vega de Seoane.[3]

Logia honek historia labur baina oparoa izan zuen. Ekimen garrantzitsuenetako bat, Lapurdiko La Zelée eta L’Etoile de Labourd senideekin batera, Espartaco zeritzan Logia antifaxista sortzea izan zen, Frantziako Sortalde Handiaren babespean. La Zelée Logiako Pinéde senidea izan zen Maisu Beneragarria, Labarrère L’Etoile de Labourdeko kidea Lehen Begirale eta beste ofizio guztiak Altunaren senideak bete zituzten. Espainiako Gerra Zibila piztu zenean Espartaco Logiak eginkizun oso garrantzitsuak bete zituen, iheslari hargin beltz zein ez hargin beltz andana jaso baitzuen.[4]

Altuna 15. Logia Adeitsuaren senideek jorratzen hasitako bideak badu gaur egun jarraipena, horrela Donostiako hirian eta 2001. urtean Altuna 52. Logia Adeitsuak faxismoak eraitsitako zutabeak berriro altxatu zituen, eta senide zaharrek piztutako argia zaintzen dute oraindik. Altuna 52. Logia Adeitsua, Espainiako Logia Sinboliko Handiaren babespean lan egiten du, Donostiako framazoneriaren aitzindaria da, liberala eta dogmarik gabekoa, pentsamendu eta iritzi askearen aldekoa, humanista eta aurrerakoia; Logia hau emakume eta gizonez osaturik dago, eta hilean behin Donostian elkartzen da. Eskoziar ohikune zahar eta onartua lantzen du.[5] ”Argi baten memoria-Memoria de una Luz” liburua berriki argitaratu du. Liburu horretan Altuna 15. Logiaren oinarrizko gertakariak eta senide haien oroimena jasotzen da.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) (Web) Nuestra Historia. (Noiz kontsultatua: 2016).
  2. (Gaztelaniaz) Rodríguez de Coro, Francisco. (1990). Masonería en Euskalherria. , 127 or..
  3. Kultur Elkartea, Altunaberri. (2016). Argi baten Memoria. , 5 or. ISBN 9788460853060..
  4. (Gaztelaniaz) Rodríguez de Coro, Francisco. (1990). La Masonería en Euskalherria. , 130 or..
  5. (Gaztelaniaz) (Web) ¿Quiénes somos?. (Noiz kontsultatua: 2016).
  6. Kultur Elkartea, Altunaberri. (2016). Argi baten Memoria. , 9 or. ISBN 9788460853060..

Kanpo estekak aldatu